03/02/2006
Kodes mendilerrokoa : Joar eta laplana mendiak
Santutegi atzean goratzen diren Kodes mendilerroko gailurrak
Nafarroa eta Arabako mugalerro izanik, Berrotza zein Aguilar eta Kanpezu haranak banatzen ditu Kodes mendilerroak. Joar eta laplana dira bertako gain nagusiak, hego izurian dagoen Kodes santutegitik igoko titugunak, hain zuzen.
Asier Agirresarobek eta Muskilda Tellabidek Berria egunkariko Mendia gehigarrian (2006-02-03) idatzitakoa kopiatzen dut.
Nafarroa eta Araba arteko muga izatez gain, kareharrizko gandor harritsu hauek hesi bioklimatikoa osatzen dute Ebroko arroa bidean azken oztopo nagusia baitira iparretik datozen haize hezeentzat. Ondorioz, isurialdearen arabera, ipar zein hego, ekosistema ezberdin eta askotarikoak aurki daitezke Kodezen; ipar mazeletan, pagadiak gailurreraino hurbiltzen dira, eta hegoaldean mediterraneo klimaren ezaugarri garbiak ditu landaretzak.
Torralba del Riotik gora, labore soro arten iristen da gure abiapuntu den Kodesko Ama Birjinaren santutegira (800 m) Eliza XVI. eta XVII. mendeetan izan zen eraikia, XVIII. Mendean ostatu eta atzealdeko pilotaleku estaliak osatzen dute eraikin itzel hau.
Komentarioetan jarraituko dut testua kopiatzen, batez ere blog honetara hurbiltzen direnak ez aspertzeko.
Kattagorria
17:55 | Permalink | Comentarios (2)

