Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

03/11/2017

Demokrazia

Ez dakit katalanek nola bukatuko duten, ez dakigu zer edo zer lortuko duten; baina bai badakigula Espainiako egoera politika kolokan jarriko dutela, eta hemendik aurrera ezer ez dela izango berdin.

Euskal Herrian bizi izan garen gehienok badakigu nola tratatu gaituzten eta zer tresnak erabili dituzten aurreko urte hauetan.

Espainiak demokrazia hitza erabiltzen du, baina demokrazia dagoela esan dezakegu? Zaila daukate hori baieztatzeko agintari instituzionalak baztertuta geratzen direnean, kartzela joateko arriskua daukatenean.

Denok dakigu borroka latza izango dela, eta partida luzea izango dela, euskaldunak edo Euskal Herrian bizi izan garenok urte askotan gehiegi jasan dugu. Ez dakigu katalanei zer gertatuko zaien, ez dakigu hau dena nola bukatuko den. Denborak esango digu.

Baina argi eta garbi geratu da zer nolako autonomia daukagun Espainiako herritarrak. Estatuak agindutakoa eginez gero, tira,  denok pozik eta aurrera; baina ados ez gaudenean,  autonomia pittin bat gehiago eskatuz gero Estatuak dena lotuta eta ondo lotuta daukala bistan dago.

KATALANEK gutzienez hori bistan utzi digute, argi eta garbi eta hori asko da. Euskal Herrian pairatu dugun guztia estalita geratu da, independentzia biolentziaren bitartez nahi baitzuen lortzen talde militar batek.

Bagenekien Estatuaren jarrera eta hitzak aitzakiak zirela. Bagenekien zeren menpe geunden, baina katalanei eskerrak eman behar diegu hain garbi Espainiako estrategia agerian uzteagatik.

Borroka latza izango da, luzea; baina biolentziarik gabe eta lotuta jarraituz gero... xake partida baten aurrean gaude.

Agerian geratu da zer nolako demokrazian bizi garen.