Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

11/05/2023

Politikariak

Errua politiko ezkertiarrei botatzea erraza da, batez ere hauteskundeetan kontuak ez badira irteten ezkertiarrek espero zuten moduan.

Onartu behar dugu: herria eskuindarra da; emaitzak hor daude, denok daukagu askatasun osoa nahi dugun papeleta aukeratzeko. Hortaz, eskuindarrek irabazten badute (eta tamalez, ia-ia leku guztietan eskuindarrek irabazten dute), ondorio horretara heldu beharko genuke: herritar gehienak eskuindarrak dira.

Emaitzak horrela dira, eta ez ezkerretako alderdien politikoak txarrak direlako, ez ezkerretako alderdiak batzen ez direlako, ez hautagaiek ideiak ondo ez direlako azaltzen... Ez hamaika arrazoiengatik... Herritarrak eskuindarrak gara eta kitto.

Egia da leku guztiak ez direla berdinak, eta Euskal Herria eredu eskuindar hortatik gehien urrutitzen den herria dela, baina Euskal Herria ere eskuindarren eremua da.

Nafarroan boto gehien lortzen dituen alderdia UPN da;  nahiz eta ezkerretako alderdien hitzarmen bati esker PSN (sasiezkertiarra) gobernatu.

Euskadin eta Iparraldean okerrago gaude eskuindarrek agintzen baitute.

Honek ez du kentzen amore eman behar dugula, kontrakoa, ahalegin guztiak egin behar ditugu gizartea ezkertiarrago bihurtzeko... eta hori egiten da lan egiten, ekiten eta ekiten... eta urteak aurrera joan ahala ezkertiago bihurtzen ari da...

Aparición

Aparición ZiordiaAparicion.jpg, de Espronceda. Mujer de Donato Alvarez de Eulate, y madre de Angel, Potasio, Vicente, Javier, Mari, Fernando...