27/05/2026
Agortzear
BERROTZAKO IHESLARIA agortzear dago. Pozik eta harro geratu naiz eleberri horrekin. Asko kostatu bazitzaidan ere egitea, soilik pena batekin geratu naiz. Nafarroako liburutegi gutxietan ikusi dudalako, eta beraz bezeroek ezin izango dutela irakurri.
Nahiz eta egilea izan, edo agian horregatik uste dut Nafarroako dokumentu historiko moduan gera zitekeen, bada XX. mendeko bizimoduaren lekukoa baita. Hor agertzen baita, lurretako lanak, gogorra zen egun osoan eguzkitan edo euripean ibiltzea, izerditan blai, bai udan, bai neguan... Ez aipatzeagatik herri txiki bateko egoera sozial, erlijioso estua... edo herri horiek bizi izandako bakardadea, eta despopulazioa...

12:20 | Permalink | Comentarios (0)

