Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

18/10/2026

Ezkerraren garaipena

Urte ugarietan ezkerra eskuinaren mende ibili da, ohituta izan gara eskuinaren politika  eta apetak jasaten. Oso garai txarrak eta gogorrak izan dira,  militante sutsu batzuei  eta oposizioko alderdi batzuei esker ezkerrak iraun du, eta ezkerraren aldarrikapen ugari lortu ditugu.  Lagun asko eta asko haien konzientzia politkari jarraituz larri ordaindu dute, batzuek larri jipoituak izan dira, askok torturak jaso diduzte, beste batzuek  bizitza galdu dute, eta gehienok euskuindarren politika krudela eta bidegabea nozitu dugu.

Badaramagu hamarkada bat gutxienez buelta eman diogula, eta jadanik leku estrategiko askotan Ezkerrak herria gidatzen du, nahiz eta oraindik Nafarroako edo Euskadiko Jaurlaritza ez lortu;  baina bidean gaude eta laster eremu horiek ere ezker abertzaleen esku geratuko dira.

Galtzaile izan gara hamarkada dezentetan, gehiegi, eta horrek eragin zuzena eduki du  Ezkerren izaeran eta joeran. Erresistentzian ibili gara behin eta berriro, gure aldarrikapenak behin eta berriro horma baten aurka moduan aldarrikatuz. Harro gaude egindako lanarekin. Mila esker eman behar diogu hainbeste eta hainbeste laguni, lubakietan ibiltzeagatik ia ia babesarik gabe. Orain arte lortutakoa handia izan da. Gu barik ezinezkoa izango litzateke egotea gauden egoeran, nahiz eta lorpen gehienak etortzeko dira.

Ez da erraza egun batetik bestera galtzaile izatetik garailera pasatzea. Franskismoan eta Transizioko urte askotan oposizioan izan gara, dena geneukan kontra, etsaiek ez zuten aukerarik ematen gure ideiak praktikan jartzeko,  logikoena ere debekatu egin digute. Garai latza izan da;  erakunde ofizialetan ere erabat baztertuta izan gara. Militantziari esker eta kalean eduki dugun indarrari esker  mila kontu lortu ditugu aurrera ateratzea. Itzalean ibili gara baina baikorrak izan gara.

Galtzaileen izaera eta joeratik garaileak izatera pasatu gara. Onena etortzeko dago. Soilik gidatzen dutenek errotik aldatu ditzakete gizartea, bidegabekeriak baztertzen. Eta tamalez oraindik kontu asko eta asko daude hobetzeko. Jadanik Ezker Abertzaleak boterearen eskarmentua dauka, udal asko aspalditik darama gidatzen. Eredu bihurtzen ari gara, soilik falta zaigu jauzia ematea, eta Nafarroako eta Euskadiko Jaurlaritza gidatzeko.

Espainian, gure eremu politikoa ez izan arren, ezkertiarrentzat eredu izan gara, beti aintzindarien ondoan eta aintzindariekin izan gara eta jarraituko gara izaten, edozein gauza egingo dugu faxismoari aurre egiteko. Espaniako Gobernu ezkertiarra gure eredu politikoa ez izan arren, ez dugu eduki zalantzarik ezkertiarren alde egiteko, nahiz eta batzuetan  beste aldera begiratzen ibili behar izan dugu.