Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

15/05/2023

USADIOAK

Batzuek, gehienek pentsatuko dute beti eduki ditugula usadio berak; eta batez ere usadio erlijiosak kristau erlijioarekin harreman zuzena dauzkatela, kristau erlijioak sortutakoak direla.

EZ. Argi eta garbi usadio gehienak aurreko mendeetan sortutakoak dira.

Kristautasuna baino lehen beste erlijio batzuk bazeuden: jentilak, hinduistak, budistak, taoistas, judiotarrak…

Kristautasuna baino lehen, jentilek ospakizunak eta jaiak bazeuzkaten. Beraz, ospakizun gehienak ez daukate bere jatorria kristautasunean, batzuek pentsatuko duten bezala. Gaurko jai egunak ez dira modernoak, aurretik ere gizarteak ospatzen baitzituen. Jentilen edo paganismoaren garaian ere biztanleak elkartzen ziren bere ospakizunak egiteko. Eguneroko kontuak ospatzen zituen edo biltzen ziren jainkotasunei mesedeak eskertzeko, mesedeak eskatzeko eta eskerrak eskaintzeko.

Garai hartan, egun bezala uztak, ehiza, abereak naturaren mende zeuden, ekaitzak, lehorteak, izurteak sarrazkiak egiten zituzten. Jainkotasun ugari zeuzkaten: Eguzkiaren, Ilargiren, Gudaren, Nekazaritzarena…

Egipziarrek, grekoek, erromatarrek, adibidez, bere jaiak bazeuzkaten: udako solstizioa (San Juan), Gabonak (negua hasteko)… Elizak egokitu zituen antzinako jaiak.

paganos.jpg

Baten batek pentsa dezake, aldaketa hau baketsua izan zela. Ez. Historiak garbi esaten digu, oso mende koldarrak izan zirela, eta jentilen usadioak eta ohiturak odolez ezarri zizkieten. Hor dago Corpus Juris Civilis testua, eta Justinianok, Teodosiok edo Konstantinok egindakoa. Aurreko erlijioak desagerrarazi zituzten, kristau erlijioak bereak ezartzeko, eta ez oinazerik gabe.

Kontuak horrela, gaur egun jai egunen aurrean honako hau plateatzen dugu batzuek: erlijio kristau barruan ez gaudenok, erlijiorik ez daukagunok gaizki iruditzen zaigu botere zibilak, jai horiek kristau jaiekin identifikatzen dutenean, eta soilik kristau jaia moduan udalak antolatzen duenean.

Ondo iruditzen zaigu kristauek, islamiarrek, judiotarrek, hinduistek, budistek… jaiak ospatzea, elizkizunak egitea… baina agintari zibilek (alkateek, lehendakariek) soilik partikularki parte hartu beharko lukete, eta udalek, gobernuek soilik jarduera zibiletan parte hartu beharko lituzkete.

Usadioak eta ohiturak bizilagun guztientzat dira, eta ez soilik sinesmen erlijiotsuak daukatenentzat.

Bizi garen eskualdean, (Berrotza haranean) proposatzen duguna ulertezina bada ere, egun batean behintzat hasi beharko genuke horri buruz hausnartzen. kristau usadio horiek Udaletik at geratu beharko lituzkete, islamiarrak dauden moduan, alegia.

Feli

Feli Albeniz, con Blanca Albeniz en la era del Cirilo, muy pocas veces se hacía esta fotografía de cara a la iglesia, pues lo normal es que se hiciesen las fotografías enfocando al pueblo. Feli, Blanca.jpg

14/05/2023

Donato

Donato Alvarez de Eulate y su hijo Mari, se casó con Aparición Ziordia de Espronceda, tuvieron varios hijos, que si no me equivoco todos varones: Mari, Fernando, Angel, Potasio, Javier, Vicente... Así tal como aparece en la fotografía lo conocí yo, siempre con txapela, como iban todos los mayores del pueblo, y con chaqueta y chaleco... Donatomari.jpg

13/05/2023

Rafael

Rafael Romero, vivió en San Sebastián. Fueron muchas las veces que lo vimos por Nazar... Hijo de Mere y hermano de Pedro, Benardino, Dioni... Rafael romero.jpg

12/05/2023

IX Joar eguna

IMG-20230509-WA0001.jpg