04/09/2005
Otsagabia - 2005
Otsagabiara joateko aukera badaukazue ez galdu, zinez merezi du. Orain dela ehun urteko bizibide eta azturak ikusteko aukerak ikusiko dituzuelako. Izugarri gustatu zait, jendez neurrian, giroa ezin hobea. Aurten bigarrena zen irailaren 2 eta 3an izan da. Ohiko bizibide eta bestelakoak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea dauzkazue. Herri osoa parte hartzen du. Honako leku hauek bisita daiteke: Artzainak bere artaldiekin, nekazariak garijotzean, zaldiak buelta eta buelta ematen, txerri-hilketa ere ikus daiteke. Zaldien ferratzailea, ardien ile-moztea, iruleak, eskobagilea, gazta eta ogiaren egitea, zintzarrigilea. Eta dena herri berezi honetan, Otsagabian, jendea orain dela 100 urte bezala jantzita. Otsagabia aspaldiko garia batean murgildu da. Egun osoa zaila izan da bazter guztietako gauzei erreparatzeko. Dendan sartu eta beste mendeko produktuak eta ikusi, gutzienez hiru aldiz une desberdinetan bisitatzea zen beharrezkoa kontu geihenak bereganatzeko. Agian politena ea bereziena emakumeak errekan arropak garbitzen ikustea da. Garbitzeko pertzak eta trasteak ibai barruan zeuden. Edozein bazterretan, edozein tokitan tramankulu zahar bat aurkitzea benetan polita da. Zer esanik ez garia jotzen ari den lekuan ailegatzean, emakumeak eta gizonak garia jotzen ari dira. Zaldiak buelta eta buelta ematen. Dendan adibidez den-dena zen zahar-berria, sukaldeko aparailuak, ontziak. Elizan emakumeak otoitzen buruak estalita, herri osoa aspaldiko garai bateko giroa, hurrengo bazterrean aurkitzen dugu gizon bat erratzak egiten. Edozein ataritan, eta edozein eskinetan emakumeak iruten eta josten aurkitzen dugu. Datorren urtean ahal baduzue ez galdu. Izan ere, honi buruzko albuma sortzea erabaki dut. Espero dut zuen gustukua izatea. Gure haranetik kilometro asko eta asko izan arren antzerako ohiturak somatu ditut. Gerardo Luzuriaga |
18:02 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados