07/02/2006
Hitz berezi batzuk
Euskaldunek nola erabiltzen ditugun hitz garrantzitsu batzuk aspalditik harrituta naute. Euskal, eusko, Euskadi, legebiltzarra, jaurlaritza, lehendakaria, besteak beste.
Aurrera joan aurretik, hizkuntzen berpizkundearen hastapenak ez direla batere errazak azpimarratu nahi dut. Euskararen kasua ez da salbuespenik izan. Ugari izan dira euskara hizkuntzaren etsaiek jarritako oztopoak. Izan ere, euskararen gaur egungo egoera etsai hauen azpijokoen eta mesprezuen ondorioa da. Baina historian zehar, eta batez ere azkenaldi honetan, euskararen aldeko erakundeek hartutako ekimen okerren erabakiak ez dira gaueko ahuntzaren eztulen modukoak.
Kanpoko arazo hauek mingarriak izanda ere, barrukoei erreparatu beharko diegu. Alde batetik oker horiek bideratzeko gure esku daudelako, eta bigarrenik nazio kontzentzia pizteko hitz horien erabilera komunean ezinbestekoa izango delako.
Dena den, inork ez dezala aurki lerro hauetan kritikarik txikiena ere orain arte euskararekin harremanak eduki dutenentzat. Kontrakoa. Aurretik doa nire errekonozimendua. Beraz, lagungarrian izango delakoan egingo dut hausnarketa hau.
Ezagunak dira Euskal Herrian gaur egungo jasotzen ditugun muga administratiboak, muga geografikoak, eta muga juridikoak. Harik eta muga hauek hiru administrazioak bereizten dituzte arte. Halaber, aurrekoa bezain ezaguna da, hiru lurralde administratibo desberdin hauetan euskara dela ezaugarritariko komun bat.
Baina, ezagutzen ez ditugun arrazoi batzuengatik, aipatutako muga administratiboak, juridikoak eta geografikoak hizkuntzan eragin handia eduki du. Leku gehienetan ohi den bezala, gure herrian ere normalena izan beharko litzateke asmatutako termino berriak lurralde osorako termino berak izatea, eta ez bereiztea lurralde batekoak eta bestekoak. Konzeptu bera adierazteko Nafarroan era batean esaten da, Euskadin beste era batean, eta baliteke Iparraldean beste era batean izatea. Esate baterako jaurlaritza / gobierno, legebiltzarra / parlamento, lehendakari / presidente... Bitxia da gero! Euskal Herria biztanlez eta lurraldez hain herri txikia izanda, euskarak ere Euskal Herria osatzen dituzten lurraldeak lotu beharrean bereizten du.
Antzerako hitzak bikoizteak zalantzarik gabe hizkuntzak aberasten ditu, esango luke baikor batek. Eta horrela da, sinonimoak ez dute egiten trabarik, baina hitz multzo bat lurralde konkretu baterako izatea, eta bestea besterako, susmoa daukat ea bi lurraldeak bereizta baino egiten ez dutenik. Normalena izango litztateke aipatutako terminoak, euskarazkoak direnez Nafarroan zein Iparraldean zein Euskadin berdin erabil ahal izatea.
Bestela horrela jarraituz gero, hiru hizkuntza administratibo desberdin edukiko dugu lurralde txiki honetan.
Gerardo Luzuriaga
20:16 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados