26/03/2008
Hausnarketa (I)
Borroka egin gabe, aldarrikatu egin gabe, eskatu egin gabe zeredozer lor daiteke? Ez dut uste. “el que no llora no mama” diote gaztelaniaz eta ados nago esaldi zahar honekin.
Zergatik izango da horrela? Eta zergatik eskubideak badira, eskaera logikoak badira, ez dizkigute ematen borroka egin arte, eskatu barik?
Adibide asko eta asko izan arren, bi baino ez ditut jarriko horren gaiean hausnartzeko: frankismoa eta esklabismoa.
Frankismo garaian protesta eta borroka egin behar genuen frankismoan bukatzeko. Inork ez dezala pentsa frankismoa berez desagertu zela. Bai zera! Borroka latza eduki genuen bertan behera sistema politiko hori uzteko.
Areago, inork ez dezala pentsa, Franco bizi izan zen bitartean, gizarte osoa, gehingoa bere kontra agertu zela. Francoren erregimen politikoa indarrean izan zen arte, protesta eta kaleetara irten ginenok gutxingoa izan ginen, talde txiki bat baino ez ginen izan horren kontra ausartu ginen egitera. Francoren aldeko manifestazioetan, Euskal Herrian egindakoak barne jendetsuak ziren. Epaileak, eliza, funtzionario asko eta asko men egiten zituen erregimenari. Oso gutxi ausartu ginen poterearen kontra agertzeko.
Egun, berriz, bestelako iritzia zabaldu da. Telebistei, egunkariei, aldizkariei kasu eginez gero, garai hartako manifestazioetan jendetsuak ziren erregimenen kontrako ekintzetan. Egun, garai hartan muturreko eskuindarrei galdetu arren, horiek ere Francoren sistema polikoren kontra zeudela diote. Garai hartan behatz bat ere mugitu ez zutenak orain galdetuz gero den-denok borroka egin zutela Frncoren erregimen kontra diete. C’est la vie.
Hau dena nola ulert daiteke? Gizartea sistemaren kontra izatea, baina ezer ez egitea, baizik eta adierazpen guztietan sistemaren alde agertzea, harik eta Bilboko Gran Via kalea jendez gainezka betetzeko? Bilbon, Durangon, Balmasedan, Basaurin ere Francoren manifestazioetan jendez gainezka zeuden. Nola uler daiteke sistemaren kontra izatea, baina kaleak frankismoaren aldeko ekintzetan parte hartzea eta erregimen politiko faszistaren kontra fitsik ez esatea, eta askoz gutxiago ezer ez egitea?
Kattagorri
10:45 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados