05/07/2008
Nafarroa osoa euskaldun
Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera ia-ia 900 urte itxoin beharko genuke Nafar oro euskaldun izan dadin, 834 urte hain zuzen ere.
Bitxia da, zer erraz galtzen da hizkuntza bat eskualde batean, herri batean, familia batean, eta zenbat iraun behar du berreskuratzeko. Izan ere, Erronkalean belaunaldi batean desagertu zen euskara, gauza bera gertatu zitzaigun duela bostehun urte Berrotza haranean. Eta orain hamar urtean gertatu zena ia-ia mila urte igaro behar dira hamar urte horietan galdu genuena errekuperatzeko.
Dena den ez gaitezen ezkorrak izan, Nafarroako eremu euskalduna Euskal Herri osoan euskararen ezagutza nahiz erabil pena tasa altuena duen zonaldea da. Eta nafarrak ezagututa, seguro 834 urte horiek askoz gutxiago bihurtuko gara.
Susmoa daukat inkesta edo ikerketa hau Araban egina gure parean edo okerragoan izango delakoan nago.
Joarkide
12:35 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados