Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

04/09/2008

Berrotza haranaren izaera

Harana mendez mende naturarekin bat etorri da. Ezaugarri honek  belaunaldiz belaunaldi iraun du. Balio hau berez transmititu da mendeetan zehar, ezer berezirik egin gabe jaso dugu.

Diru soberan ez geneukanez, usadioari men egin dugunez, eta igeltseroek herri hauetatik zirelako esfortsurik gabe haranaren izaera eta baita itxura ere gurasoendandik jaso duguna, arbasoek usaioei jarraituz, berdin-berdin transmititu diegu gure seme-alabei.

Orain tamalez ezin dugu esan gauza bera, urte gutxitan haraneko herriak aldatzen ikusten baitugu. Orain dela gutxi arte Berrotzako haraneko harrizko herriak izan dira, denak desberdinak baina harrizkoak, Sorlada, Mues eta Kabregako etxeak  txokolatezko harri handiaz eginak. Asartako etxeak beste motako harrizkoak erabili zuten: estuak eta leunak. Nazarrekoak harri handiak eta forma anitzetakoak.

Bapatean porlana eta karea agertu zen… orain txaletak edozein tokitan bezalakoak.

 

Kattagorri

Los comentarios son cerrados