Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

16/11/2009

Denetik (I)

Askotan galdetu didate euskaraz zein den gehien gustatzen zaidan hitza. Erantzuna inoiz ez zait egin erraza, areago ez dut uste zerrendatxoa eginda ere gehien gustatzen zaidana agertuko zen. Gaztelaniaz inoiz inori egitea bururatzen ez zaion galdera, euskaraz berriz, barra-barra entzun behar dugu. Zer dela eta? Ez dakit, baina horrela da, euskaraz behin baino gehiagotan galdetu didate ea zein den gehien gustatzen zaidan hitza.

Agerian dago hitz guztiak ez direla berdinak. Sailkatzea eskatuz gero, horrela bereiztuko nituzke dakizkidan hitzak.

a) Euskaldunberria naizenez, burrura erraz etortzen ez zitzaizkidanak aipatu nituzke. Tamalez ez dira gutxi, bote pronton eta gehiegi pentsatu barik hauek azpimarratuko nituzke: zimurra, erdipurdia, aharrasika, tximurka, eskegi.

b) Ahozkatzen kostatzen zaizkidanak, txanpona, jokaldia...

c) Gogoratzen dituztenak, ez bereziak izateagatik, baizik gogoratzen dudalako noiz entzun nuen lehenengo aldiz, zer kontestutan eta baita zeinek esan zuen ere. Primeran daukat gordeta hitza eta baita inguruko kontestua: ohea, preziosoa, bizi-poza, kuxidadea, txortalo...

Kattagorri

 

Los comentarios son cerrados