Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

02/02/2010

Galdetu eta erantzun

Gasteiz eta Castejon-Muruartederreta goi tentsioko linea zure herriko lurretatik igarotzearekin ados zaude? galderari erantzun diogu herritarrek. Arabako Bernedo, Kanpezu, Labraza eta Urizaharreko bizilagunek  eta Nafarroako Aberin, Aguilar Kodes, Aras, Armañantzas, Azuelo, Barbarin, Bargota, Cabredo, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Esprontzeda, Lapoblacion, Marañon, Mirafuentes (Iturriaga), Morentin, Nazar, Piedramillera, Santsol eta Torralba (Otiñano)ko biztanleek ezetz borobila eman diote, % 99 ezetza eman dute. Erdiak baino gehiagok partu hartu dugu kontsultan % 51, 51.  Herri horietako bizilagunen parte hartzearekin oso gustura gelditu gara. Ezin genuen espero eduki dugun arrakasta, zeinek espero zuen plataformako kideek eta herritarrek antolatutako kontsulta batean erdiak baino gehiagok mahaietara hurbiltzeak?

Baieztatu didate Iturriagan (Mirafuentesen) 45 lagunetatik 36 joan direla botoa ematera.

Lehenengo urratsa eman dugu, ea gai garen horrela jarraitzeko eta aldameneko herrietan ere hain baikorra izan den ekintza zabaltzeko.

Kontuan hartzekoa izan da, astebukaera honetan, igande honetan elurra azaldu zaigunez, kanpoan bizi diren lagun asko etorri barik gelditu direla, eta beste aldetik zahar batzuk ere eguraldi kaxkarra dela eta bere etxeetik irten barik gelditu direla.

Gerardo L.



Los comentarios son cerrados