05/04/2012
Hurrengo mezuak eta estatistikak
Arrakasta itzela dauka Berrotzako Blog honek. Behin baino gehiagotan esan dizuet ez nuela espero hainbeste jente jarraitzea. Ezuste ona izan da. Ea kalitatea eta kantitatea mantenetzeko gai garen. Aurten oso urte berezia da. Nafarroako konkista duela 500 urte izan zelako, eta ezbairik gabe, horri helduko diogu. Beste aldetik aurten Nazarri haraneko festa dagokio antolatzea. Aldameneko herriek egindakoari heltzeko erronka galanta daukagu, oso ondo egin dutelako, ea Nazarren eguraldi lagun kapaza garen egun zoragarri bihurtzeko.
Blogaren jarraipanari dagokionez ezin hobeto da, eta gainera jarratzailen kopurua mantendu egin da.
2011ko azaroan 3.599 bisitari eta 1.149 desberdin izan ziren
2011ko abenduan 4.183 eta 1386 desberdin
2012ko urtarrila 3.470 eta 1005
2012ko otsaila 3.410 eta 1054
2012ko martxoa 3.471 eta 993 jarratsaile desberdin. Benetan etxafleruak botatzeko modukua.
Hurrengo mezuak honi buruz izango dira:
- Nafarroako konkistari buruz
- Haraneko jaiari buruz
- Angel Mari Ortigosak bere garaian ateratako argazkiak
- Berriro jarriko dut eleberri gisa duela sei urte idatzi nuena, aldaketa batzuekin...
- Nazarreko eguneroko bizitza (horretarako daukat ANA bizilaguna, ahoz kontatzeko kontuak, eta batez ere, berak zuzenean berriak igotzeko).
- Eta nola ez, nire harrikadak. Betiko legez, berriro kexatuko naiz idaztean zuen parte hartze eskasaz, baina beste aldetik oso ulergarria da.
- Zuen gustukoa jarraitzen zaizuelakoan, agur t'erdi.
Gerardo Luzuriaga
14:32 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados