04/05/2013
Jarraitzaileak
Harrro nago, harro gaude blog honekin. Inork ez zuen esango arrakasta hain handirik hartuko zuela. Jarraitzaile tinko eta ugari jarraitzen ditu edukitzen. Hasi ginenean hilabetero ehun jarraitzaileekin konformatu ginen. Bat-batean hilabetero 100 jarraitzaile edukitzetik 1.000 izatera pasatu genuen. Esandakoa ezin genuen inondik inora hainbeste jarraitzaile kopuru edukitzen sinestu. Egun 2.000 gora daukagu. Ezin dugu gehiago eskatu. Pozarren gaude!
Halaber, jendeak parte hartzen du, noizean behin komentarioren bat agertzen da. Eta hau bai eskertzen dugula, lan guztietan errekonozimendua ezinbestekoa da ilusioz jarraitzeko, kasu honetan irakurtzeaz gain oso pozgarria da lagunen parte hartzea, bai komentarioetan bai berri batzuk jartzen, Anak egiten duen moduan. Lortu dugu laguntzaile tinko multzo bat edukitzea.
Sare sozialak azkenaldi honetan txanpinoi moduan zabaldu dira gazteen artean, gazte guztiek sei, zazpi, zortzi… sare sozialetan parte hartzen dute. Haien arteko komunitateak sortu dituzte. Gure artean ere horrela gertatu da, eta ez soilik gazteen artean, helduok ere moda honi ekin diogu, eta twitterren, facebooken… ez dakit zenbat zerrendatan parte hartzen dugun. Kontuak horrela izanda, eta gure harana hain txikia izanda… ez da izan harritzekoa leku guztietako berriak jarraitu ezinean ibiltzea, hortaz, berri bera leku desberdinetan errepikatzen da. Hori gertatzen denean, logikoa denez, gutxien erakartzen zaituen lekua poliki-poliki joaten da baztertzen.
Badakit, Berrotza blog hau azkenaldi honetan hori dela eta irakurle gazte batzuk galdu dituela, batez ere irakurle hurbilenak, bada berriak beste iturri batzuetatik jasotzen dituztela. Ez da kezkatzeko, bada blog honetan jartzen duguna aldameneko sareetan, zerrendetan sartzen dira jakinaren gainean izateko. Haien arteko komunitatean, edo “Nazar eta bere inguruak” lekura sartzen horren berri dira.
Berrotza gune hau sortu zen haranean gertatzen dena jakinaren gainean egoteko. Gezurra irudi arren, zortzi urte daramagu berri desberdinei aurre egiten. Berri guzti-guztiak daukate lekua blog honetan. Berri guzti-guztiak, daukagun pena bakarra berri askori jarraipena ezin egitea enteratzen ez garelako. Ez da erraza egunean izatea, ez da erraza gaurkotua edukitzea. Batzuetan, askotan egun berean enteratzen gara eta jartzen dugu, baina beste batzuetan enteratzen garenerako berandu da, oso.
Laburbilduz nahiz eta irakurle hurbilenak galdu, hor jarraitzen dugu betiko jarraitzaileak edukitzen. Arrakasta handia...
Kritikak ere eduki dugu, jakina. Denei kontentatzea ezinezkoa da. Denok ez datoz bat egiten dugunarekin, jakina. Kritika batzuk ahoz eta idatziz era pertsonalean komentatu didate. Primeran. Kritika guztiak beharrezkoak dira, beti ikasten da, eta beti hobetzen da. Dena den ez pentsa ailegatzen zaizkidan iritzi guztiei men egin diegula. Alde batetik ailegatu zaizkidan iritzien artean adostasuna ez zegoela, eta kontu berberari buruz batzuk era batean agertzen direlako, eta beste batzuk beste era desberdinean agertzen direlako. Kasu horietan zer egin? Nori kasu egin? Argi eta garbi dago orain arte erraz konpondu dugula, pentsatzen dugunari zintzoak izaten… nahiz eta jakin batzuk minduta geratuko direla… Zaila da gizarte batean denekin bat etortzea… Dena den esan behar dugu oro har kritika baikorrak direla, eta animuak eta txaloak baino ez ditugula jasotzen.
Hor daude artxiboak ikusteko mila gai, mila kontu jorratu ditugu, denok edo behintzat 10etik 9,8 Berrotza haranekin lotuta daude. Eta zuetariko baten batek ez badu horrela ikusten hor daude artxiboak, kazetariek dioten moduan Hemeroteka bisitatzearekin nahikoa izango da aurreko baieztapena ziurtatzeko… Beste pena bat daukat, eta jarraitzen dut edukitzen euskara erabiliko nuke askoz gehiago… baina egia esateko erdaldun asko zaudete jarraitzaileen artean, eta haraneko kontuei ekinez gero ezinbestekoa da jatorrizko jarraitzaileak merezi duten moduan tratatzeko… Hortaz, noizean behin sartuko dut euskarazko mezu bat, baina erdarazko itzulpena ere jarriko dut.
Gerardo Luzuriaga
22:59 | Permalink | Comentarios (1)
Comentarios
Kritikak kritika, normala da mundu guztia ados ez egotea bertan idazten duzuenagaz, guri ere "republika ioar" web orriari kritika asko egiten zaizkio. Baina zein da gakoa? Ezin gara egon beti besteek zer esaten dutenaren zain. Gustatzen zaien hala ez, ados dauden hala ez,.. Lanean jarraitu behar da bai hala bai. Gure herriak eta gure ideiak defendatuz eta zabalduz, beti errespetutik eta inor iraindu gabe (ahal ba da, nahiz eta batzutan...) Animo eta segi horrela, Kanpezuko bailaratik zorionak egindako lanagatik!
Anotado por: jon | 09/05/2013
Los comentarios son cerrados