07/08/2013
Euskeraren erabilera : epaia
HEMENDIK AURRERA EUSKARAREN ERABILERA UDALEK ARAUTU AHALKO DUTE, BAITA EREMU EZ EUSKALDUNETAN ERE.
Nafarroan inon gertatzen ez dena gertatzen da. Ongi dakigunez, Nafarroa zatituta geratu zen euskararen legea dela eta. Hiru zatitan. Orain behintzat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi du tokiko erakundeek euskaraz ere harremanetan jar dezakete beste erakunde batzuekin eta hiritarrekin, nahiz eta eremu euskaldunean ez izan.
Aurrerapausoa da, alde batetik tokiko erakundeek eskumena daukatelako euskara nola erabili arautzeko; eta bestetik, Nafarroa osoan zehar euskaraz ere jardun dezaketelako.
Orain arte Euskararen Legearen aurkakoa zela aitzakia erabiliz, euskara oso kaltetua zegoen Nafarroan, batez ere eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean.
Dena den, dena ez da izan pozgarria eta Auzitegiak aurreko puntuan arrazoia eman badio Mankomunitateari, izenaren gainekoa bat egin du Administrazio Auzitegiak esandakoarekin, eta Mankomunitatearen izena soilik gaztelaniaz jar dezakeela erabaki du.
G. L.
15:38 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados