02/09/2013
Haritschelhar - Haritxelar
Jean Haristchelhar hil da, 90 urte zituela. Leku guzti-guztietatik ikusi dut horren lanaren eta pertsonaren aipamenak: Euskadiko Lehendakaria, Euskadiko Kultura saileko sailburua, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, oraingo euskaltzaindiaren burua… ; baina faltan sentitu dut Nafarrotik egindako aipamenak.
90 urte ezin hobeto eraman ditu, ezin hobetu aprobetxatu ditu, bere herriko alkate izan da, euskaltzainburu izan da...
Euskararen eta euskal kulturaren alde langile nekaezina izan da.
Primeran azaldu digu Euskal Herri osoan euskararen beharra eta irauteko arrazoiak.
Gizon handia izan da kanpotik eta barrutik. Goian bego.
G. L.
20:43 | Permalink | Comentarios (1)
Comentarios
Egia esateko Nafarroako (Alde honetako) agintariak ez dira oso fin ibili... Edo behintzat hedabideetan oso gutxi atera dute...
Anotado por: Gorka | 05/09/2013
Los comentarios son cerrados