Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

10/08/2013

udako oroimena (II)

Betidanik eduki dugunaz

Zaila da konturatzea

Askoz zailagoa eskertzea

Zorretan gaude

Nazarreko jatorrizko neskeekin

Zintzoak izan dira

Lagunak izan dira

Berandu,

baina hona hemen

Esker beroenak

******************

No es fácil apreciar

lo que tienes cercano

todavía es mucho más difícil

apreciarlo como se merece.

Sin duda, estamos en deuda

con las chicas de Nazar.

Siempre han estado a nuestro lado

han sido nuestras amigas.

Aunque tarde he aquí

nuestro agradecimiento.

07/08/2013

Euskeraren erabilera : epaia

HEMENDIK AURRERA EUSKARAREN ERABILERA UDALEK ARAUTU AHALKO DUTE, BAITA EREMU EZ EUSKALDUNETAN ERE.

Nafarroan inon gertatzen ez dena gertatzen da. Ongi dakigunez, Nafarroa zatituta geratu zen euskararen legea dela eta. Hiru zatitan. Orain behintzat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak adierazi du tokiko erakundeek euskaraz ere harremanetan jar dezakete beste erakunde batzuekin eta hiritarrekin, nahiz eta eremu euskaldunean ez izan.

 

Aurrerapausoa da, alde batetik tokiko erakundeek eskumena daukatelako euskara nola erabili arautzeko; eta bestetik, Nafarroa osoan zehar euskaraz ere jardun dezaketelako.

 

Orain arte Euskararen Legearen aurkakoa zela aitzakia erabiliz, euskara oso kaltetua zegoen Nafarroan, batez ere eremu  mistoan eta eremu ez euskaldunean.

 

Dena den, dena ez da izan pozgarria eta Auzitegiak aurreko puntuan arrazoia eman badio Mankomunitateari, izenaren gainekoa bat egin du Administrazio Auzitegiak esandakoarekin, eta Mankomunitatearen izena soilik gaztelaniaz jar dezakeela erabaki du.

G. L.