17/02/2015
Kanpotik etorriko dira...
Kanpotik etorriko dira dauzkagun gaitasunak agerian uzteko. Gaurko prentsak liburu baten aurkikuntza lehenengo orrialdera ekarri duen berria izan da. Materraren Doctrina Christiana izeneko liburua, hain zuzen ere, Kopenageko (Danimarka) Errege Bibliotekan aurkitu dute, lehenengo edizioa, 1617koa.
Ni, berriz, gehien harritu nauena liburu horren egilea euskaldun berria izateak; hots, jatorriz euskara ez zekiela. Materra apaiza ez zen sortzez Euskal Herrikoa. Frantziako Gaskoniatik heldu zen Sarara, nora etorri zen kontuan hartu zuen, eta di-da batean euskara ikasteaz gain Euskal Herriko probetxutan ere euskaraz idatzi zituen aipatutako liburua eta beste batzuk.
Badaukagu non ikasi, eta hori ez da gaurkoa, baizik eta duela laurehun urte igarotakoa.
Kanpotarrek horrela egiten badute, arrazoi handigoak eta askoagaoak dauzkagu Euskal Herrian jaio garenok euskara ikasteko eta erabiltzeko, Euskal Herrirako probetxutan, jakina.
Gerardo Luzuriaga
12:13 | Permalink | Comentarios (4)

