Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

17/02/2015

Kanpotik etorriko dira...

Kanpotik etorriko dira dauzkagun gaitasunak agerian uzteko. Gaurko prentsak  liburu baten aurkikuntza lehenengo orrialdera ekarri duen berria izan da. Materraren Doctrina Christiana izeneko liburua, hain zuzen ere, Kopenageko (Danimarka) Errege Bibliotekan aurkitu dute, lehenengo edizioa, 1617koa.

p040_f02.jpgNi, berriz,  gehien harritu nauena liburu horren egilea euskaldun berria izateak;   hots, jatorriz euskara ez zekiela. Materra apaiza ez zen sortzez Euskal Herrikoa. Frantziako Gaskoniatik heldu zen Sarara, nora etorri zen kontuan hartu zuen, eta di-da batean euskara ikasteaz gain Euskal Herriko probetxutan  ere euskaraz idatzi zituen aipatutako liburua eta beste batzuk.

Badaukagu non ikasi, eta hori ez da gaurkoa, baizik eta duela laurehun urte igarotakoa.

Kanpotarrek horrela egiten badute, arrazoi handigoak eta askoagaoak dauzkagu Euskal Herrian jaio garenok euskara ikasteko eta erabiltzeko, Euskal Herrirako probetxutan, jakina.

Gerardo Luzuriaga

Comentarios

Erresumaren ilunsentian.....Mila Salterainek idatzitako liburu baten agertzen da Nazarreko pertsonaje bat, aber topatzen dozuen......euskaraz dago idatzita.Gure arbasoen hizkunttza euskara da,EUSKALDUNA NAIZ TA HARRO NAGO.....Biba los txandrios

Anotado por: txaber | 18/02/2015

Erresumaren ilunsentian...en agertzen da Nazarreko pertsonai bat,,,,aber topatzen dozuen..Mila salterainek idatzitakobliburua da..Karpe dieml

Anotado por: txaber | 18/02/2015

Beno, Txaber, eman dituzun datuekin liburua irakurtzeko gogoa piztu nauzu... Ea topatzen dudan Nazarreko pertsonaje hori...

Anotado por: Gerardo | 19/02/2015

1190.urteko Santa katalina egun batez hasten da nobela hau.Gaztelako AlfontsoVIII.erregeak Haro familiarren laguntzarekin Nafarroako Antso VI.erregeari Bizkaia kendu zionetik urte gutxira.Geroztik Durangaldea-bi erresumen arteko muga azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da.
Mila Salterain
Erresumaren Ilunsentia
Txalaparta

Anotado por: Txaber | 20/02/2015

Los comentarios son cerrados