Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

19/02/2015

Euskara Nafarroa osoan

Pozik nago. Gaur lortu dugu euskara Nafarroa osoan ikas ahal izatea. Ospatzekoa da. Poza, berriz, ez da osoa. Gaur Nafarroako Legebiltzarrean lortutakoa, askoz zabalagoa izan baitzitekeelako. Urrats oso garrantzitsua eman dugu, baina lortutakoa baldintzaren bat badauzka. Hortaz, ondo dago, bidea egina dago, eta bidea ibiliz egiten denez norabide zuzenean gaude, orain esfortzua egin behar dugu bide hori egiteko. Espero dugu ez aurkitzea oztopo gehiegirik.

euskara.png

 

Tamalez, baldintza kezkagarri ugari badago gaur onartutako legearen testuan, ikasle kopuruaren arabera sortuko dira D ereduko gelak, hori gutxi izango balitz,  kopuru hori Nafarroako Gobernuaren esku geratu da. Hortaz, legea egin dugu, baina  erantzukizuna gurasoengandik geratu da. Presio handia gurasoentzat, leku guztietatik borrokatuko dira legearen garapena paper bustian uzteko, eta oztopoak jartzeko.  Legea egina, tranpa egina.

Laburbilduz, urrats handia ez izan arren HEMENDIK AURRERA NAHI DUTEN FAMILIEK HAIEN SEME-ALABAK D EREDUAN MATRIKULA DITZAKETE.

Nahi dugun legeak, berriz hau onartu beharko luke: Euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan, denok aukera berdinak edukitzeko. Zonifikazioekin bukatu.  Hori da helburua, eta bide horretatik jarraituz gero, laster lortuko dugulakoan nago...

Gerardo Luzuriaga

 

 

17/02/2015

Kanpotik etorriko dira...

Kanpotik etorriko dira dauzkagun gaitasunak agerian uzteko. Gaurko prentsak  liburu baten aurkikuntza lehenengo orrialdera ekarri duen berria izan da. Materraren Doctrina Christiana izeneko liburua, hain zuzen ere, Kopenageko (Danimarka) Errege Bibliotekan aurkitu dute, lehenengo edizioa, 1617koa.

p040_f02.jpgNi, berriz,  gehien harritu nauena liburu horren egilea euskaldun berria izateak;   hots, jatorriz euskara ez zekiela. Materra apaiza ez zen sortzez Euskal Herrikoa. Frantziako Gaskoniatik heldu zen Sarara, nora etorri zen kontuan hartu zuen, eta di-da batean euskara ikasteaz gain Euskal Herriko probetxutan  ere euskaraz idatzi zituen aipatutako liburua eta beste batzuk.

Badaukagu non ikasi, eta hori ez da gaurkoa, baizik eta duela laurehun urte igarotakoa.

Kanpotarrek horrela egiten badute, arrazoi handigoak eta askoagaoak dauzkagu Euskal Herrian jaio garenok euskara ikasteko eta erabiltzeko, Euskal Herrirako probetxutan, jakina.

Gerardo Luzuriaga