20/03/2016
Joar eguna - 2016 - Nazar
Dentro de las actividades del Joar eguna, anunciamos en Nazar el viernes 15 de abril de 2016, a las 8 de la tarde en la Sociedad Kostalera una charla sobre el euskera en Tierra Estella.
Nazarren, 2016ko apirilaren 15ean (Ostirala). Arratsaldeko 20:00 Kostalera elkartean.
Ohitura denez, ekainaren lehenengo larunbatean Joar mendiaren inguruan dauden herrien artean jai eguna egiten dugu, aurten V. Joar eguna da. Otiñano-Mirafuentes, Aguilar de Codes, Genevilla, Orbiso eta aurten Nazar. Bosgarrena.
Urte guztiak zoragarriak izan dira, niretzat bereziki gogoan betiko edukiko dut Otiñano-Mirafuenteseko eguna izan zen. Lehenengoa, Nafarroako ikurrinarekin herria zeharkatu... abestuz, dantzatuz, alai.
Aurten euskara gogoraraziko dugu.
Ondo dakizuenez, Joarreko errepublika gogorazten dugu, ziur aski bakoitzak gure ideiekin, nik beti edukiko dut buruan Mirafuenteseko idazkaria izan zena, Bianako Pablo Antoñana, inguruetako kontuak hobien idatzi duena, artista hutsa izan dena. Hor daukagu idatzitako liburuak herri hauen ezaugarriak hobeto ezagutzeko, bizitza osoan herri hauetan egin dugunentzat ere liburu ederrak baitira,.
Antoñanak erraztasun handia eduki zuen ikusten zuena idazteko, batzuetan errealitatea baino errealago bihurtuz, azalean ez zegoena ateraz, euliz eta guarda zibilez Beteta zegoen errepublika laburdu zuen esaldi batean.
Joar Arabako eta Nafarroako herriak lotzen duen mendia da, herri hauen ikurra dena. bi isurialde herri bat. Joarrek inoiz ez gaitu bereiztu, kontrakoa, iraganean Kanpezu, Orbisu, Oteo, San Bizente, Alda, Ulibarri, Antoñana bera, eta Asarta, Nazar, Otiñano, Mendaza, Acedo, Zúñiga, Gastiain, Ulibarri, Narcue, Galbarra, Viloria, Aguilar, Azuelo, Bargota, Aras, Espronceda, Marañón, Cabredo, Genevilla oso lotuta izan dira, Kanpezu zen biltzeko gunea, ez zegoen mugarik, Joar mendiak bereiztu baino askoz gehiago lotura egin du.
Horrela izan bada iraganean, etorkizunean ahal dugun neurrian berdin nahi dugu mantendu. Nahiz eta ondo jakin, gaur egun, globalizazio garaian herri txiki hauek kontu guztietarako txiki bihurtu direla, baina herrikoiak garen aldetik guk badakigu gauza txikiei merezi zaien garrantzia ematea, eta horela jarraituko dugu.
JOAR EGUNA - NAZAR- 2016 -06-04
12:24 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados