Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

20/07/2016

EUSKAL HERRIA eta ETB

Etsita, ernegatuta, aspertuta nago hainbeste aldiz "Navarra y el País Vasco" entzuten. Behin baino gehiagotan adierazi dut leku honetan eta baita egunkarietan ere nire desadostasuna.

Dagoeneko etsita nago, gero eta gehiago entzuten dudalako antzerako esaldiak, leku guztietan gainera!

Hori adierazteko badaukagu oso hitz aproposa "Euskal Herria", hain zuzen ere.

Zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenak ezin hobeto adierazten baitu. Izena egokia, zuzena, eta zehatza da. Euskaltzaindiak bere egunean horrela erabaki zuen, Euskal Herria hitza ez da izen politiko administratibo jakin baten baliokidea. 

Niri min egiten dit bereiztasun hori egitea, eta País Vasco soilik Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia izatea.

Has gaitezen izenak zaindu, eta gero gerokoa!

Los comentarios son cerrados