Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

15/11/2016

Berriro Espainiari eta diruari begira

Noiz arte?

EH Bilduren Euskadi gobernatzeko proposamenari EAJk emandako erantzuna Antton Valverderen Hamairu urte nituenean izeneko abesti ederrak dakarkit burura...

 

Oh ez, esaten zuen, oraindik ez ... oh ez, inola ez...

1.Hamairu urte nituenean, oraindik galtza motxetan, bere atzetik ibiltzen nintzen herriko kale hotzetan prinzesa hura behar bezela kortejatzeko lotsetan, bere etxera lagundu nahirik eskolatik arratsetan.

Oh ez, esaten zuen, oraindik ez, gaztetxo naiz; oh ez, iñolaz ez, etxera joan behar dut  garaiz.

2.Hemezortzira allegatuta romantizismoz beterik, etzan posible eromen hura bazter batera uzterik, aingeru harek ez zidan sortzen sufrimentua besterik, sekulan ere ez nuen lortu bi besoetan hartzerik. Oh ez, esaten zidan, maitemintzeko gaztea naiz,

oh ez, iñolaz ez, lotsa ematen dit ta ez dut nahi.

3.Lotsaren lotsez pasa ta gero dozenerdi bat eskutik, pentsatu zuen komeni zela sartzea bide hestutik. Eta nik nola oraindik ere jarraitzen nuen gertutik ezkondutzia eskatu nion ez bazitzaion inportik. Oh ez, erantzun zidan, aspertzen nauzu, zoaz apaiz,

oh ez, iñolaz ez, beste batekin eskontzen naiz.

4.Festa batean ikusi nuen handik zortzi bat urtera, ta hotz-hotzean ausartu nintzen sagar helduen hartzera, irrifar doble makur batekin izkutatu zen atzera, ez zen ausartzen bere zezena adarrez adornatzera. Oh ez, ez da posible, horrelakorik ez  nuke nahi,

oh ez, iñolaz ez, ni etxekoandre jator  bat naiz.

5.Mutilzartuta bizi nintzela laugarren pisu batian, behin uste gabe topatu nuen gure etxeko atian. Bere onenak gastatutako alarguna zen artian. Eta honela erantzun zidan horaingoz bion kaltian: Oh ez, orain ia ez, nahiz eta zutaz pentsatu maiz,

oh ez, iñolaz ez, oheratzeko zahartu  naiz."

 

 

 

 

 

Los comentarios son cerrados