Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

16/06/2017

Euskara eta ertzainak

Ulibarri Haraneko Estefania Beltran de Herediak, segurtasun saileko sailburuak gaur euskaldun guztiei ilea jo digu. Argudiatu du ertzainek euskara ez ikasteko arrazoia ETAren indarkeria izan dela. Izan ere, aipatu du ertzainek ez zutela askatasuna euren ordu libreetan euskaltegietara joateko, eta horen ondorioz ezin izan dute euskara ikasi.

Dagoneko honen gainean hamaika gauza entzun izan behar dugu, batez ere PP, PSEengandik; baina orain EAJren sailburu bat honako hau ausartzera esatera! Egun eta segurtasun sailburuengandik hau entzutea, demasa da!

Zer pentsatzen dute, ez dakigula zenbat diru gastatu duten hainbat ikastaro desberdinetan, eta mota guztietako ikastaroetan, eta soilik ertzainentzat?

Hainbeste meritu egin behar dute Madrildarren aurrean EAJko agintariek?

Lotsagarria eta umiliagarria!

Gerardo Luzuriaga

Los comentarios son cerrados