04/10/2018
Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia duela 100 urte sortu zen Oñatin. Duela 50 urte batuaren oinarriak jarri zituen Arantzazun. Gaur Arantzazun (Oñatin) pozez gainezka gabiltz den-denok. Euskara Batua sortzaileek ere espero ez zuten bidea egiten ari da. Ezin hobeto doa, aspalditik daude ahaztuta garai hartako tirabirak. Gaur egindako bidea gogorazteko eta gozatzeko eguna da.
Baina nik ezin dut denbora dezente "konfomismo" egoeran bizi, eta dagoeneko banago hausnartzen ea ez dagoen konplizitate gehiegi eta hizkuntzaren biziraupena kolokan dagoenean ez dugun galdu ezinpareko aukera orain 50 urte egin zuten iraultza berriro berpizteko. Erabilera eskasa da, transmisioa apurtzen ari da, gazteek ez dute naturaltasunez hitz egiten, administrazioan ez da lan egiten euskaraz… Hau da egungo erronka…
Garai hartako Txilardegi, Torrealdai, Mitxelena... behar ditugu…
Agian gaur gozatzeko eguna da, eta bihar biharkoa… baina badaezbada hor dago...
Gerardo Luzuriaga
20:13 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados