20/06/2019
Altsasua
Larunbata honetan Nazarreko batzuk Altsasun izan ginen. Eguraldia lagun ezin hobeto aprobetxatu genuen eguna. Poteoa, bazkaria eta arratsaldean basoan txango bat egin genuen. Gure zain zeuden Ortigosatarrak, Nekane eta Joseba. Horien aita Nazarrekoa zen, eta Nekane eta Joseba haien anai-arrebekin askotan izan ziren herrian. Denbora dezente ibili ginen larunbat honetan horren gainean komentatzen. Ondo dakizuenez, Aratz, Nekaneren semea kartzelan dago, guardia zibilarekin sortutako tabernako eskanbilagatik. Ea ahalik eta azkarren etxean daukagun mutila.
11:13 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados