30/11/2020
2020 eta birusa
2020 urtea historiara pasatuko da birus aldagai bat agertu zaigulako. Hasieran osasun-alarma, gero alarma egoera, orain berriro alarma egoera, eta gero...
Birusak etxean sartuta eduki gaitu eta edukitzen gaitu. Berldurrez, musukoa aurpegian. Etorkizuna iluna. Hankaz gora jarri du gizartea. Milioka kutxatuta, milaka hilda, eta denok izututa.
Berrotza haranean oraingoz kutsatuta batzuk agertu dira, ez asko, neurrian, neurri zorrotzak hartu ditugulako.
Urte latza izaten ari da. Amesgaizto bat. Gaur San Andres da, Lizarrako feria, baina logikoa denez bertan behera... Beste garai alaiago batzuk etorriko zaizkigu, ezbairik gabe... horren zain gaude, une hori arte disfrutatuko dugu daukagunarekin, janariarekin, edariarekin, eta abarrekin.
14:02 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados