Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

26/01/2021

Globalizazioa

Gezurretan bizi gara, mundo ideal batean bizi gara, zertaz enteratzen gara? Ematen du zer edo zer kontrolatzen dugula, baina egiari zor ametsetan bagina moduan bizi gara, ezertaz enteratu barik, edo okerrago batzuek nahi duten moduan zabaltzen dituzte berriak eta guk hórrela jasotzen ditugu.

Duela urte batzuk, hogei eta hamar urte edo, globalizazioa zen gizarte honen irtenbidea, mirarizko irtenbidea. Gaitz guztiak konponduko lirateke.

Globalizazioarekin denok izango ginateke libreak, parekotasuna herri guztien eta hiritar guztien artean zabalduko litzateke. Globalizazioa ezagutu dugu, eta esklaboago bihurtu gara.

Globalizazioa gaindituta eta pasatuta digitalizazioa izan da izar-gaia, digitalizazioarekin tontoena ere azkarra eta besteen jakinduriaren pare lortuko zuela lau haizetara saldu digute.

Digitalizazioa dela eta ohiko komunikabideen pare izango lirateke edozein testu edozein egilek eginda ere. Edozein gauza aukera zabaltzeko edukitzeak ez du esan nahi zabalkuntza bera edukiko duela. Ohiko komunikabideek jarraitzen dute edukitzen milioika bezero eta sare social berriek dauzkate daukatenak, batzuek justu idazten duen lagunak eta beste batzuek oraindik gutziago. Horretan itsu-itsu sinestea loteriak aberats bihurtzen diguten moduan sinestea da. Aukera bai, denok daukagu aukera loterian jokatuz gero aberats izateko, baina errealitatea agerian geratzen da, zorteoa jokatu bezain pronto. Digitalizazioarekin eta sare sozialekin berdin-berdin gertatzen da. Aukera bai, denok daukagun aukera El Correo moduan berriak zabaltzeko, baina errealitatea beltz-beltza da…

Los comentarios son cerrados