07/07/2021
Bizikidetza
Irakurri dut Mikel Aramburu Zudairen artikulu interesgarri bat: "Bizikidetza Nafarroan: Konfiantza kontua". Oso interesgarria iruditu zait egindako hausnarketa. Espero dut kontu positiboak ateratzea gai hori aztertu ondoren.
Ezbairik gabe Nafarroako aniztasunaren kudeaketa, berak aipatzen duen moduan korapilatsua eta zaila dela. Batez ere, Trantsiziotik hona Nafarroan aniztasun hori oso gaizki kudeatu delako.
Aniztasuna, non ez da esistitzen aniztasuna? Zergatik nabarmentzen dugu Nafarroako aniztasuna hainbeste? Zer pentsatzen dugu beste herrialde batzuetan aniztasuna ez dela esistitu? Batez ere trantsizioan? ikus dezagun beste herrialde batzuetako bizi izandakoa. Adibidez, Espainia, Andaluziatik hasita, Murtzia, Valentzia, Extremadura, Kantabria eta Galizian bukatzeko...
Ados nago Mikelek esaten duenarekin, bizikidetza desberdinen arteko elkarrekiko kongiantzan oinarritu behar da, eta hori heziketa sentimentala zaindu behar da familian eta eskolan, eta batez ere bat nator arazo bihurtu dela.
Garaia da honi buruz gogoeta egiteko, bai.
09:40 | Permalink | Comentarios (1)
Comentarios
EGIA BOROBILA !
Ez etsi, eutsi goiari !
Ondo segi,
FGA
Anotado por: FERNANDO GÓMEZ-ACEDO | 11/07/2021
Los comentarios son cerrados