Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

20/09/2022

Erlojua

Azkenean erraza eta sotila zena korapilatsu bihurtu da. 

 

IMG-20220918-WA0004.jpg

 

IMG-20220909-WA0002.jpg

Kontua da duela 9 hilabete Kostalera Elkartearen Euskal Herriko erlojua lapurtu zigutela.

Batzordea ez zen ausartu lapurtutako erlojua itzultzen, ez zeukaten ahalmena hori egiteko aitzaikiarekin.  

IMG-20220904-WA0019.jpg

Afera hor hasi zen dena korapilatzen, eta asanbladara eraman zuten eraman behar ez zuten kontua. 

20220902_192610 (1).jpg

Ditsosozko erlojuak ikurriña txiki-txiki bat zeukan,  askoz jota bi zentimetrokoa luzera eta bat goitik bera, gainera koloreak deskoloraturik zeuden. Oso gutxik erreparatu zuten ditsosozko ikurrinaz. 

 

Asanbladan geratu zen argi eta garbi antzerako erlojua erosteko, Batzorde zuzendaritzak (Juntak) ikurrinarik gabeko Euskal Herriko erloju bat erosi zuten. Nik egin nuen proposamena erlojua ahalik eta azkarren itzultzeko, beraz niri galdetu zidaten ea ados nengoen erloju horrekin, nik esan nuen baietz, nahiz eta asanbladaren hitza ez zuten bete. Beste batzuk, ikusten dugun moduan ez ziren konforme geratu eta erlojuan Nafarroako ikurrina margotu zuten, hasierakoa beltzez. Beste batzuek ezabatu zuten ikurriña hori, eta orduan beste batzuek gorriz margotu zuten. Eta gero beste batzuek ikurriña bat margotu zuten, Batzorde zuzendaritzak erlojua kendu du bere lekutik eta etxe batean gorde du.