28/06/2023
Hezkuntza Legea
HEZKUNTZA PUBLIKOA. Gaurko hezkuntza sistema eta prestatzen ari garena ez dela egokia iruditzen zait.
Ez dut errepikatuko hamaika lekutan irakur dezakeguna.
Eremu guztietan sistema publikoaren aldekoa bagara, zer dela eta hezkuntzan ez?
Zerbitzu publikoak erakunde publikoek soilik eman dezaketelakoan nago. Erakunde pribatuek beste helburu batzuk dauzkatelako. Haien artean etekin ekonomikoak ateratzea, bere printzipio ideologikoak eta erlijiokoak sendotzea eta zabaltzea.
Hezkuntza publikoak (Euskalduna eta laikoa) lehentasuna eduki beharko luke, urteak iragan ahala hezkuntza publikoa, Europa den bezala, gehiengoa izateko.
Lagunekin horren gainean hitz egiten dudanean, legebiltzarreko eztabaida itxoin behar dugula erantzuten didate.
Foro horretan EAJ-PSErekin zer espero dezakegu?
Has gaitezen Hezkuntza Legeari marra gorriak, helburuak, printzipioak... finkatzen, bestela berandu izango delakoan nago.
10:54 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados