31/07/2023
EULATEko eskuiskribua
Berriki agertu da XVIII-XIX. mendeko Ameskoagoieneko euskal testu bat.
Eulateko apaizak idatzitakoa, Juan Miguel Gartzia de Bakedanok.
Aingeru Irigaraik gordetakoa.
Gaur egun Nafarroako Artxiboan kontsulta dezakeguna.
Ekaitz Santaziliak, NUPko irakasleak aztertutakoa.
Oso testu gutxi daukagu desagertutako Ameskuako euskarazkoa, hona hemen mintzo galduaren testigantza baliogarria eta garrantzitsuena.
Horretaz gain, esan dezakegu XVIII, mendean Eulaten euskara bizirik zegoela, eta hizkera linguistikoki mendebaldera eta mugakide duen Arabara begira egon dela, nahiz eta ezaugarri propiak eduki.
Zer erraz galtzen da hizkuntza bat eta zenbat kostatzen zaigu berrezkuratzea... Nik ezagutu dut herri hauek non ez baitzegoen euskaldun bat, non eta (gaur egun gezurra iruditu arren), gutxik sentitzen baitziren euskaldunak. Garaia aldatu da eta orain sentimentua erabat aldatu da, eta zientifikoki ere badakigu euskaldunak izan direla orain dela gutxi arte.
09:14 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados