Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

09/10/2025

Kritika

Hona hemen orain arte liburuaren kritika. Berrotzako iheslaria. 

1. Ez dago gaizki. Protagonista zure aitona izan zen? (Euskarazko irakaslea). Ez. 

2. Eskuizkribua benetan aurkitu zenuen? Ez. Orduan idazle zara. (Bertsolaria)

 

G0_JR9zXUAAGomU.jpeg

3. Testuaren zati batek Axularrena dirudi (Itzultzailea)

4.  Ona, erraza. Euskaraz irakurri dudan lehenengo liburua da (Euskaldunzaharra)

5.  Bukaera ona. Nekazaritzaz asko dakizu. Martin Larraldez gehiago sakontzea espero nuen. (Euskarazko irakaslea)

6. Bi egunetan irakurrita. Nire bihotzak gainezka egin dit. Hasiera motel xamar,  amaieran gainezkaldi.  Beste Obaba bat, bai eta ez. Aita Zabala Auspoa,  ez inola ere ez. Nahi basuzu hegoaldeko herrixka baten bizitza... irakurri hau.  Bihotzeraino ailegatuko zara, hori da liburuaren balio nagusia. Atxagaren eta aita Zabalaren artean dantzan ibiltzea ez da erraza... Aurrera egin ahala estiloa, kontakizuna, protagonistak gero eta sendoagoak dira... Bereziki hunkigarriak... nekazarien emakumeen bizimoduari... eta Benitok esaten duena eta hitzez esaten ez duena (bai adierazten, ordea)... Hunkitzea lortu du. Biziki komendatzen dizuet (Euskaltzalea)

7. Bigarren ataletik ezin izan dut pasatu (irakurzalea)

8. Gustura irakurri dut. Eleberriaren laburpena azalean jartzea merezi zuen, jakiteko nondik nora zihoan trama. Liburuaren erdira ailegatu arte ez dut trama ulertu. 

9. Hunkigarria. Historia. Zure aitaren bizimodua aurkitu dut, baita nirearena ere. Literatura, etnografia, sexua, jakintza popularra. Emakumeena hunkigarria. (Euskarazko irakaslea)

Dejar un comentario