27/08/2005
Nazarreko jaiak - 2005
2205ko Iturriagako eta Nazarreko jaiak amaitu dira. Iturriagan ez naiz ibili, berriz, Nazarrekoak bertatik bertara disfrutatu ditut. Ondo hasi dira eta ondo bukatu dira. Aurten sorpresaz ezagutu ditut Nazarreko abeslari berriak, kantoautoreak izango nuke. Jaiak Joteroekin hasi ziren, joteroekin jarraitu zuten eta joteroekin bukatu dira. Lokizeko taldeal ezin hobeto girotu dute herriko jaiak. Herriko Pedrok animatu digu, ez bakarrik ekitaldi ofizialetan, baita espontaneo gisa ere. Dena den ezustekorik handiena Ana Belenek zarzamorarekin eta la portuguesarekin eman digu, edo Endika bere Nazarreko abestiarekin, edo nola ez bikiak bere ateraldiekin. Beno ustekabez jaso ditugu herriko kantoautoreak. Eta ezkerrak aurten betikoa abestizaleak kanpoan utzi ditugu: Juanito, Aurelio... Giro onean ibili gara herriko bazkarietan, ostiralean kalderetea ezin hobea izan zen, Aureliorena txapelduna izanez. Azken afaria ia-ia 100 partaide elkartu ginen etxafleru eta petardo jazanezinen artean. Kitikak ere agertu dira, betiko moduan aurten ere jaietako kartelak erderaz utzean agertu dira, gazte batzuen astakeriak ere jazan ditugu. Baina oro har, primeran pasatu ditugu jaiak. Hurrengo urteetako jaietan esperoan gaude. Joarkide
|
01:06 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados