Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

20/09/2005

5. Ehiza

5. Ehiza
 
 
 
            Primitibo herritar gehienak bezala ehiztari amorratua zen.
            Gogoan dut neguko igandeetan,  kanpoan mara-mara ari zuela eta bera buruko eta guzti atetik irteten egun osoan basoan animalien atzetik ibiltzeko,  emaztearen ohiko hitz zakarrak entzuteko bueltatzean. Beti berdin,  tiro bateko eskopeta lepoan, labana gerrikoan, zakutoa sorbaldan. Herritik urruti ere ezagunak ziren haren pasadizoak, animalia basatiek jai zeukaten,  azeri eta basurdeak akabatzea labanaren bidez zen bere gustukoa eta abilidadea. Ez zen harritzekoa bi edo hiru egun egitea familiatik urrun  negua izanda ere. Ezpelen arteko orbelean egiten ohi zuen lo.
            Behin egundoko elurtearekin inguruko herritarrek mendietara jo zuten aurkitzeko asmoz, aurrean emaztea eta bi seme-alaba txikiak, zazpi egun etxetik at baitzeraman, bederatzigarren egunean Kostalera gailurrean aurrez aurre topatu zuten kanta kantari Orbisoko sendi batzuen etxetik zetorrenean bero-bero eta ondo janda.
 
             Haren balentriak ezagunak ziren  Nafarroa, Araban eta Errioxa erdian.
 
            Herria hain ehiztaria izanda, beste era batean ezin zitekeen etorri zen ezbeharra. Primitibo, herriko aberatsenetarikoa, igandero bezala, galaperretara irten  zen  bere txakurrarekin, “el gamoko” izeneko zortziko perdigoi kartutxoak sartu eta handik bi minutura bere ondoan  hegaztien zarata entzun zuen,  bi tiroko eskopeta berria besazpitik  hartu, uheletik estu-estu atxiki zion, buelta eman eta ondoko artosoroan bi tiroko zarata hotsekin,  kaka egiten ari zen emakume baten  garrasiekin nahastu ziren.
            Perdigoi indargabetu batzuk, arestian Zaragozako Magisteritza eskolan karrera egindako Resurreren ipurdiaren kontra egin zuten topo, perdigoi batzuk azala barruan sartuz.
Zoritzarra herriarentzat!
Herri osoarentzat!
            Garesti ordaindu zuen herriak Primitiboren okerra.
            Konponketa erraza bezain kaltegarria aurkitu zuten. Berrogei eta hamar urterako zaletasun gabeko andereño izendatzera behartu  baitzuten.  Ezagutzen zuen hezkuntzaren filosofia bakarra makila eta odola zen, eta horren ondorioz ume gehien-gehienak alfabetatugabekoak irten ziren eskolatik.
            Zorrotzak ziren haren zigorrak zumar makila fin batez jotzen zituen esku ahurrak eta buruak.
Akabo, betiko herrian hezkuntza ofiziala.
           

 
 
 
6. Ihesa
 
 
 
            Herria, harana hortxe dabiltza, jan, edan eta bakea  eman esaerari men eginda. Inguruen zaintzaile lasaiak diren txerri, behi, zaldi, ardi, ahuntz taldeak belar bazkan; horien antzera dabiltza zeruetan zelatari diren hegaztiak, bereziki harrapalariak eta txolarrak, oreka apurtu ez dadin arduratzen.
 
            Errepublika garailean urak nahasiak etortzen hasi ziren. Ideia  eta ideologia ugari han eta hemenka zabaltzen joan ziren. Ez beste leku batzuetan bezain ugariak, baina bai jakin-mina sortu ziren herrian. Harik eta gazteak aztoratu arte.
 
            Azueloko lehengusuak mezua bidali zion. Odol ahaide hurbil ez zen arren bi familien arteko harremanak aspalditik zetorren. Aspalditik familien berririk garrantzitsuenak trukatzeko txakurra erabiltzen zuten. Txakurrari lepoko uhalean  paper batean mezua lotuta, ordubete eskasean bueltan erantzunarekin txakur fina eta lehiala zeukaten.
 
            Arratsalde horretan, bi herri arteko hamar kilometroak ahalik eta azkarren egitera Azueloko familiak bidali zuen. Txakurra etxera etorri zitzaigun eskualdeko eskuindarren batzarrean  hartutako erabakiarekin.
 
            Arratse batean, ez ohiko orduan, txakur txiki pintaduna etxera heldu zenean amak laztandu zuen bitartean lepoan zekarren papera hartu zuen, irakurtzen ez zekienez, ziztu bizian zazpi urteko arrebak guregana bidali zuen.  Gabino herritik ihes egin behar duzu. Lehenbailehen. Denbora galdu barik.  Hiru izen aipatu dira eskualdeko biltzarrean: Gabino, Eskolastiko eta Martzelino.
Kasu! Anaia zaharrena mezua irakurri orduko hasi zen altuenaren kontrako jarduten. Gazteenek egundo entzunda gabeko biraorik gogorrenak aditu  behar zituzten.
 
            Gari igitaia, zoketa babeslea  eta lastozko kapela lerroko lanean utzita, inori fitsik esan gabe, diosolik gabe, begiez aitaren adostasuna jasotzeaz bat, poltsikoan zeukan zapia atera lau korapilo egin eta buruan paratuz  etxerako bidea hartu nuen. Hamabi urteko anaia Eskolastiko eta Martzelinorengana  joan zen denbora galdu barik Azuelotik ekarritako berriaren jakitun izan zitezen. Kilometro bateko bidean zer egin, nola ihes egin  arrapaladan zetozkidan galderei nola erantzun ez nekiela egon nintzen. Autobuserako edo trenerako dirurik ez guk, eta oinez joan beharrez aise ohartu nintzen.
 
           
            Dagoeneko etxeko ezkaratzean zeuden denak, ama, emaztea, seme-alabak, anaia-arrebak ni ikustean amak aitaren egin zuen, gero beste guztiek. Ama eta Frantziskari okerrena etorri zitzaion burura, baita bete-betean asmatu ere.  Zuzenean  tristuraz baina musuan irrifarrez behebarrura amaren atzetik sartu ginen, duda-mudan zer hartuko. Berokirik beroena, artilezko galtzerdirik sendoenak, mendiko botak, buru-beroki berriena zorroan sartu nituen, baita bi labanak ere apartatu nituen. Amak anartean lau korapiloko zapi karradun batean ogi, lukainka eta urdaia prest zituen.
 
            Badago sekula ahaztuko ez zaidan egun bat, ihesa egitea erabaki nuen egun hau. Txapela buruan, aiztoa gerrikoan eta bi txanpoi poltsikoan mendiko bideari ekin nion. Hango tristura hartu gintuena!
                       
            Buruan Pirinioetako muga zeharkatzea besterik ez baneukan ere, lehendabiziko hiru asteak Lokiz mendizerrako ondo ezagutzen nuen harkaitz zulo batean gordeta egin nituen. Trankil egon arren bi ordu jarraian baino gehiago ezin nuen lo egin, azkenengo gau izango zelakoan nengoelako. Aralarreko bidea hartu baino lehen Narkue herrira jaitsi nintzen, siesta ordua aprobetxatuz, kalean neska-mutiko batzuk baino zeudenean, eskegita zeuden praka eta kuadradun alkandara zahar bana lortu nuen. Lana harana bistatik galtzean malko bat erori zitzaidan aurpegian behera.
 
            Bide orokorrak, gizasemeak eta herriak  saihestuta bidezidorrrak hartuta gauez bidea egiteari ekin nion. Hiriak eta herriak ez zeharkatzeko saihesbideak hartu behar nituen. Egunez, aitzitik, basoko arbolen artean edo harkaitzetako zuloetan mugitu barik atsedena hartu nuen. Aralarreko mendian nora ezean egindako hamabost kilometroak atzera egin behar izan nituen. Eta ez zen izan lehendabiziko aldia eta ezta azkenengoa ere!
            Ezuste handirik gabe, Errusia izeneko haranetik –Lanako haranetik, alegia- irten nintzenetik hirurogei gau-egun  neramatzan Pirinio inguruetara heltzear nintzeneko seinaleak ageri ziren, ongi oroitzen naiz gau  hartaz, artean hogeita bost kilometro edo,  falta zitzaidan muga heltzeko. Egunean zehar Guardia Zibil, txapelgorri, giza harrapalari, salatari ugari bistan neuzkan. Kraska-kraska orbelaren gainean luze egon nintzen, erne, zer entzungo, zer ikusiko. Ordu laurden bat mugiturik gabe. Ez aurrera ez atzera, han ezpel sorta baten atzetik, aurreko egunean iragan nuen babeslekura itzultzea erabakitzekotan nengoenean, uso talde baten hegazka egitearekin bat basurde talde bat nire aurrean korrika hasten denean! Hiltzeko moduko sustua hartu nuen.
 
            Goizeko hamaiketan goseak esnatu nau, ogi gogorra izan ezean ez neukan zer janik. Sabel hutsa marmar neukan, laban txikiaren txotxa zorrotzeari ekin niola sekula ere ikusi gabeko halako sugea ondo-ondoan zebilen. Aiztoak gerritik atera eta buru ondoan sartu nion, hor gelditu zen ordu laurden lurraren kontra iltzatuta. Aspaldiko partez bapo gelditu nintzen.
 
            Hogei kilometro egiteko lau gau behar izan nituen. Guardia Zibilez josita baitzeuden mugako inguruak. Bi pauso egin eta barrandan geldirik gelditu behar. Gutxien uste nuenean abarrotsa gertu aditu nuen, gaitzerdi gau iluna zen, zarata pago baten atzetik etorri zitzaidan. Edozein animalia izango zela pentsatu arren, zaldiren bat putinka edo, gihar bat ere mugitu barik iraun nuen hasieran, bi pausu emanda ez neukanean argitxoa ikustean korrika hastearekin batera alto entzun baino lehen bi tiroren hotsa ondo-ondoan sentitu nuen. Ikararen ikaraz gutxi falta ez zitzaidan ihesean zuhaitz baten sustraiekin trabatuta gelditu nintzen eta gutxi faltatu zitzaidan  ez jausteko. Indarrak bildu eta gogoz eta gogor ekin nion ihesari.
           
            Bi Guardia Zibil orpoz orpo nabaritu nuen,  haien tiroren sugarrak  ondo-ondoan ikusi ere egin nuen, baita bolboraren usaina ere hartu nuen. Arrisku gorrian nengoela, haien hatsak garondoan aditzeko zorian nengoenean, erauntsia ari zuen. Hango txaparradarik! Zabatzailea!
           
            Euria hezurretaraino heltzeko unean, burua abaildurik, lasterka eta urduritasunaren ondorioz unatua, guardia zibilen beldur nintzenean; senak eskuineko bidea hartzeko agindu zidan, zulo menperaezin batera ailegatzeko, gehiago ezinean izanda,  han etzanda loak hartu ninduen, gertatutzen zela  gertatzen zela.
 
            Aste bat gordeta eman nuen. Babeslekua ezin hobea izanda bospasei saio muga zeharkatzeko egin eta gero, mugako zaindarien segadan bi aldiz erori ondoren. Heriotza hain gertu ikusteak atzera egin behar nuela garbi ikusi nuen.
 
Konturatu gabe Bilbotik Santanderreko Probintzian neure burua aurkitu nuen. Herriz herri, kalez kale, etxez etxe, atez ate “alabado sea Dios” delakoari esker ogi mutur lehor batzuen truke lortu nuen. Kantabriako bazter guztiak ibilita, eguerdian Iruzeko lehendabiziko etxean ate joka nenbilenean,  txakurren uluen artean gizaseme heldu bat agertu zitzaidan atarian sei edo zazpi umez inguratua. Sutondo ederrenera eraman ninduen, suari begira gelditu nintzen une batez baino ez, txamarra bustita aulkian utzi zidan lehortzen. Subajuan hiru enbor zeuden. Aurpegia eta  eskuak jaboiz ondo garbituta  atzera su ondora fitsik esan gabe eraman ninduen. Platerkada bat babarrun bero mahaigainean atera ez zidanean!
-         Gehiago.
-         Estimatua nago, eskerrik asko.
-         Bapo jan nuen. Baita bero-bero lo egin ere.
 
            Bederatzi hilabetean hainbat eta hainbat ezbehar pairatu nuen, hezetasuna hezurretaz jabetzear nengoela, hotzak jota, gorputza til-til, eskuak gau batean mugitu ere ezinean nenbilela paisanoz jantzita zeuden ustezko bi Guardia Zibilek galdera inozo sorta luzatu zidaten. Bat-batean bertatik bertara atzera sentitu nuen arrisku gorrian. Dena delakoa edo hotzak dela eta, gauza da ez nintzela batere fin ibili.
Xaloarena egiten saiatu arren. Beldur nintzen galdera inozo-zital batzuez baliatuz harrapatu ez ote ninduten. Gezurretan esaten ari zenaren susmoa hartu zidaten.
-         Bai, bai harrapatu naute.
-         Nireak egin du.
-         Zirt ala zart.
-         Senak ahalik eta azkarren erabakia hartzeko eta ihesari egiteko agintzen dit.
 
            Ihes egin beharko dut. Makisera pasatu-ez pasatu egon nintzen egun haietan. Burura etorri zitzaizkidan herriko aberatsekin edukitako eztabaidak.
Aberats eskuindarren hitzak burura etortzen zitzaizkidan: zu Gabino ezkertiarra?  Errepublika,  bandera gorria, horia eta morea zer den, zeinena den ez dakien batek, errepublikanoa? Komunista? Anarkista izatea? Bai zera.
Oroitzapen hauek eta  herrian utzitako familia: emazteaz, seme-alabez, anaia-arrebez eta lagunez oroitzen hasi nintzen Makisera pasatzeko ideia hori burutik kendu nahian.

Gerardo Luzuriaga

5. Un día cualquiera

  
Primitivo como la mayoría de los habitantes del pueblo era un cazador empedernido. Especialmente los domingos,  lloviese, nevase o hiciese el tiempo que hiciese no era impedimento para salir  en busca de cualquier animal salvaje  por los montes de los alrededores. Con el pasamontañas calado hasta los ojos, la escopeta colgada al hombro, la navaja metida en la faja,  y el el zorrón bien lleno de comida salía de casa chiflando para no volver hasta bien echada la noche. A la vuelta los lamentos de su mujer se oían en todo el pueblo. ¡Pero no sabes volver antes! ¡El día menos pensado tendremos que volver a salir a buscarte!
Las andanzas de Primitivo eran de sobra conocidas en los pueblos de alrededor. Sus correrías se hicieron famosas en Navarra, Álava y en media Rioja. Hasta en los días más duros  del invierno se pasaba  dos o tres días sin volver a casa, duermiendo  entre la hojarasca y los bojarrales.
Famosas se hicieron sus cacerías contra jabalies y zorros. A pesar de tener a los guardias al acecho, no era extraño ver a Primitivo regresar con jabalies de gran tamaño muertos con su navaja, sin haber usado la escopeta para no atraer la atención de los guardias.
 
En una ocasión todo el vecindario, hasta los mozos de catorce años  nos vimos obligados a salir en su busca. Llevaba 7 días sin volver a casa con una nevada de metro y medio. Cuando ya todos pensabamos lo peor, cuando ya la mayoría habíamos decidido bajarnos para el pueblo, pues la noche se echaba encima, apareció Primitivo que subia por el camino de Costalero, junto a Fuentes Altas chiflando y cantando como si nada. Había pasado toda la semana bien comido y bien caliente en casa de unos familiares de Orbiso.
 
Como todos los domingos, éste también salió después de misa a cazar perdices con su perro. Cargó la escopeta con dos cartuchos de mostacilla del 8 de la marca “el gamo”, después de bajar el camino del prado, cuando iba a tomar el camino de lluvinales  oyó el ruido de las perdices volando, descolgó la escopeta del hombro, se dio la vuelta y tiró los dos tiros casi sin apuntar hacia el maizal donde habían ido a refugiarse las perdices. Al instante se oyeron los gritos de una joven que estaba por lo que parece haciendo sus necesidades en el maizal.  
 
Con tan mala suerte que algunos perdigones sin fuerza se incrustaron en el culo de la recién licenciada maestra en la Universidad de Zaragoza.
 
Se reunió el ayuntamiento y como no podía ser de otra manera, el pueblo acabó pagando el infortunio de Primitivo. En este momento comenzó el infortunio  para todo el pueblo. Caro pagó el pueblo la desdicha de Primitivo.
 

Entre el alcalde, el secretario y el cura lo arreglaron todo. Nombraron a Resurre maestra perpetua del pueblo, 50 años estuvo de maestra. Maestra sin vocación. La única filosofía que conocía era la de la letra con sangre entra, y bien que la puso en práctica. Ningún niño, ni niña logró aprender a dividir,; sin embargo los castigos, y los malos tratos con las varas en las palmas de la mano y la cabeza fue la única  filosofía que fue capaz de enseñar. Con ella se acabó la educación oficial para siempre.

Gerardo Luzuriaga
 

 
 

Genealogía : Lacalle

Josefa Lacalle Foronda Maeztu Ganuza Sainz Martínez RemiroGambra Sagasti Remiro
 2.1. Josefa Lacalle (Nazar, 1868) – Hermenegildo Luzuriaga (Antzin, 1864)
2. 2. Jorge Lacalle (Nazar, 1822) – Loreto Foronda (Nazar, 1822)
2.3. Andrés Lacalle (Nazar, 1780) – Lorenza Maeztu (Nazar)
2.4. Román Lacalle (Asarta) – Tomasa Sainz (Nazar)
2.5. Manuel Lacalle (Asarta) – Ana María Gambra (Asarta)
            2.3. Lorenza Maeztu (Nazar)
                        2.4. Juan Maeztu (Otiñano) – Vitoria Martínez (Arrieta, Alava)
 
 
2.2. Loreto Foronda (Nazar, 1822)
2.3. Pedro Foronda (Acedo) – Aniceta Ganuza (Nazar, 1788)
2.4. Miguel Foronda (Angostina, Alava) – Manuela Martínez (Acedo)
2.3. Aniceta Ganuza (Nazar, 1788)
2.4. Martín Ganuza (Learza) – Gregorio Remiro (Nazar)
2.4. Martín Ganuza (Lerza)
2.5. Martín Ganuza (Learza) – Luisa Sagasti (Etaio)
2.4. Gregoria Remiro (Nazar)
2.5. Diego Remiro (Nazar) – Manuela Remiro (Nazar)