Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

28/11/2005

Blogak

Asko eta asko hitz egiten da blogei buruz. Zaila da eztabaida honetatik at gelditzea. Mugimendu berria izateko harrera ezin hobea eduki du, hemen eta han zabalkuntza handia eduki du. Ezbairik gabe informazio-iturri alternatiboaren atea izan daiteke.  Edonork sarean jar ditzake egunero ekarpenak, oztoporik gabe, oso erabilgarria baita. Baina KONTUZ, ez dezagun engaina. Blogak direna dira. Ez gehiago ezta gutxiago ere. Kontuz asmakizun edo aurkikuntzak saldu nahi digutenekin. Kontuz ilargia saldu nahi digutenekin. Interesgarria bada, informazio kopuru erabiltzeko ahalmena, iritziak eta informazioa trukatzeko erraztasuna kontuan hartu arren, bistan da informazioa betiko eskuetan jarraitzen duela, eta inozoek baino ez dute pentsatuko blogen bloomak dela eta informazioen hariak aldatu direla. Jai daukagu. Ahalmena eta erraztasuna dauzkagu gure burutazioak sarean jartzeko, baina informazio bide garrantzitsuenak betiko botereak dirau.

Gerardo Luzuriaga 

 

Los comentarios son cerrados