Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

03/03/2006

Hitz berezi batzuk (eta III)

Nafarroa – Euskal Herria – Euskadi - Dena delakoa.
Atal hau luzatzea merezi arren, ez naiz gehiegi luzatuko. Alde batetik, kontu hau azkenaldi honetan ondo bideratuta baitago, eta han eta hemen honen inguruko gogoetak eta eztabaidak abian baitaude. Izan ere, Euskadi terminoa orain arte oker erabili dugula agerian gelditu da.
Euskadi hitzaren erabileraren okerren kontra hasiera-hasieratik, aspalditik agertu ziren. Hiru probintzietako Estatutua eraiki zenetik eta Euskadi izena zabaldu zenetik.

 


Sabino Aranaren garaian “Euzkadi” hitza “Vasconia”rekin parekatu bazen ere, Autonomia Estatutua indarrean jartzearekin batera Euskadi hitzaren erabilera nahasia baino ez da izan. Batzuetan 7 probintzia adierazteko erabili delako, eta beste batzuetan, gehienetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batera adierazteko baino ez da izan, eta erabileraren erabileraz Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia izendatzeko baino ez da gelditu.

 


Gauzak horrela, ezbairik gabe beste izen bat aurkitu beharrean gaude lurraldetasuna osoa izendatzeko.

 


Euskal Herria izena, aitzitik, kultura aldetik eta baita politika aldetik ere ezin hobeto datorkigu. Zazpi probintzien lurraldea primeran definitzen duelako. Bestetik, ezaguna da, Euskal Herria, euskara erabiltzen duen herria adieraztetik lurralde osora adieraztera iragan dela. Honen alde ere, lagungarria izan da Euskaltzaindiaren erabakia. Duela ez luze Euskaltzaindiak 7 probintziak batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena erabaki baitzuen. Hirugarrenik, ezaguna da, Nafarroa estatua izan den arrazoiaz baliatuz, eta inoiz izan bada euskaldun guztion egitura politikoa hori Nafarroa izan den argudioz aprobetxatuz, Nabarraldek egindako Nafarroa izenaren aldeko erronka. Laugarrenik eta azkenik, aipagarria da Gogoeta XXI kultur elkartea arestian honen gainean hasitako ikerketak.

 


Ezbairik gabe, oraingoz ikusitako terminoen artean ondo jotzen ez duen termino bakarra Euskadi da. De fakto hiru probintziak batera adierazteko gelditu delako. Beste aldetik egoera politikoak erabilera egokia zail bihurtzen du, izan ere, Nafarroako eta Euskadiko Autonomia Gobernuen sortu zirelarik, irizpide juridiko, administratiboa eta politikoak nagusitu ziren, baina kultura, ohitura eta hizkuntza komunak izatea saihestu egin zen.

Gerardo Luzuriaga Sanchez

 

Los comentarios son cerrados