22/06/2006
Armañanzas
Orioko balea oso ezaguna da euskaldunon artean, baina Nafarroan ere bale bat harrapatu genuen eta horren inguruan asko hitz egin zen. Ez duzue sinesten? Orain kontatuko dizuegu nola gertatu zen.
Lizarraldean dagoen herri txiki batean, Torresen ondoan hain zuzen ere, gertatu zen istorio hau. Herriak, Armañantzas du izena eta gaur egun 80 biztanle ditu soilik.
Egun batean, euri zaparrada izugarria egiten hasi zen, honela hiru egun eman zituen ekaitza. Armañantzaseko jendea gertu dagoen Linares errekara jaitsi ziren eta errekaren ura oso igota zegoela ikusi zuten. Uretan, zilindro itxurako gauza bat flotatzen ari zela ohartu ziren. Batek baino gehiago berehala konturatu zen upel zahar bat zela eta beste herri batetik etorrita, urak eramanda agian. Orduan batek esan zuen:
- ¡Anda, si va llena!
Herriko jendea hori entzutean balea bat zela ulertu zuten (va llena = ballena) eta herrian abisua eman zuten. Geroxeago inguruko herrikoei abisatu zieten, hauek, Armañantzasera joan ziren eta upel bat zela ohartu zirenean barrezka hasi ziren. Handik aurrera baleazaleak edo bale arrantzaleak, balleneros gaztelaniaz, deitzen diete Armañantzaseko jendeari. >Edorta Gonzalez Barragan eta Pablo Matute Hernandez
14:34 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados