Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

01/07/2006

San Juan eguna

Larunbata, zapatua. 2006. Egun ahaztezina. 10ak inguru euria ari du. Ekaitzak etorri dira. Ekaitza bat beste batzuen atzetik. Ilun jarri da. Trumoiak eta tximistak harana inguratu dute.

 

Orain arte udan inoiz ikusita ez geneukan jaso dugu. Goizetik ilun arte trumoien, ekaitzen eta tximisten artean ibiltzea, hain zuzen ere. Euria eta euria, txaparradak gainera. Litroka.

 

Egun osoko ekaitza. Goizez eta arratsaldez. Amaitezina. Bolada batzuetan haize bortitzak ekarri ditu hodei gizenak eta beltzak. Egun traketsa egiatan, eskerrak auzolagunak daukadala  aldamenean eta behin eta berriro esaten dit “siempre que ha llovido ha escampado”. Baina kasu honetan, hamabi ordu jarraian euria aritu du goitik behera.

 

Uda negu bihurtu da 2006ko ekainaren 24 a eta ez bakarrik Nazarren, Azuelon kaleko zati bat erori da.

 

Kattagorri

Los comentarios son cerrados