27/03/2008
Hausnarketa (II)
Beste adibide bat, ikurrina, egun, Nafarroako banderarekin batera gure bandera da. Areago, gaur egun inork zalantzan jartzen ez badu ere duela urte gutxi kontu horren gainean ez zen horrela. Egoera latza eta gogorra baitzen. Ikurrinaren bat jertseian eramateagatik jipoituak izan ginen, ikurrina bat mendietako tontorreetan jartzeagatik kartzela sartu gintuzten, edo ikurrina herriko plazan jartzeagatik gaizkile hartu gintuzten… eta horrela hamaika adibide…
Inork ez dezala pentsa antzerako ekintzaren bat aurrera eramatera jende ugari zegoela prest, edo antzerako horren aldeko adierazpenak egitera jende ugari zegoela. Atzo gaur bezala podereak ezartzen duen egoera politikaren kontrako ekintzetan LAU AUSARTA baino gehiago ez zeunden prest parte hartzeko, Franco garaian ere barne.
Bitxia da arraroa ez izan arren, poterearen kontra borrokatzeko, aldarrikapenak azaltzeko betidanik, historia lekuko, lau ausarta baino betidanik ez dira izan, nahiz eta gehienak lorpen horien alde izan, nola izan esklaboen askapenaren kontra, nola izan herrien askatasunaren kontra, nola izan nazioarteko eskubideen kontra, nola izan justiziaren kontra?
Hau bitxia bada, askoz bitxiagoa da lorpen logiko horiek lortuz gero gertatzen dena: lorpen horiek lortuz gero gutxi batzuek beste lau baino ez dira izango kontra. Azken finean, logikoa dena eskubideak direnak lortuz gero, esfortzurik gabe gizartean horren aldeko ideiak hedatzen baitira, eta naturaltasunez onartzen baitira. Areagao, hilabete bat igaro orduko, gizarteak betiko izango balitz bezala bereganatzen du. C’est la vie.
Joarkide
18:45 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados