31/03/2008
Hausnarketa ( eta III)
Honen gainean hausnartuz gero, azalpena erraza bezain simplea da. Alde batetik, gehienok, ia-ia gizarte osoa ados dagoelako aldarrikatzen dugun kontuekin. Gehienok (lau horiek izan ezik) pentsatzen baitugu eskubide horiek dagoeneko bereganatuta eduki behar genituela.
Bestetik, berriz, ados izan arren, horrek ez du esan nahi gehiengoa prest izango denik horren alde borrokatzeko, zeredozer egiteko. Nik uste, horretan datza gakoa. Pentsatu eta ados bai, baina zalantzak datoz ekintzetan hasteko unean, ea merezi duen horren aldeko ekintzak eta aldarrikapenak egitea. Jakitun garelako eskubide horiek lortzeko egin beharrekoak ekarri ditzakeena, kalteak baino ez dizkigula ekarriko.
Areago, susmua daukat, horren gaineko hausnarketa gehiengoek ez dutela egiten, bada hausnarketa eginez gero, aldarrikatzen dituztenen artean de fakto harrapatuta baitzaude. Eta lau ausartek baino hausnarketa egiten ez dutelakoan nago.
Laburbilduz, gizartearen gehengoak potereak agintzen duena de fakto onartzen du badakitelako poterearen kontra jotzeak zer dakarki, kontu horretan sartuz gero espirituko onurak dakazkien bezala material kalteak dakazki. Hortaz, hau da herritar arrunten pentsamendua zertarako mugitzea kalte materialak, pertsonalak baino aurkituko ez duzuenan?
Baina, lorpen logiko horiek, eskubide horiek lortuz gero, mugitu ez direnak lehenengoak izango dira lorpen horien alde azaltzeko, bizitza osoa horren alde izan balitz bezala, (horren alde zeudalako). Beraz, hausnarketa da, ea nola lortuko dugun aldarrikapen justu horiek gizarte multzo horien laguntza gabe... C'EST LA VIE.
Ikazkina
16:44 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados