15/03/2009
CODES
Guadalajaran, badago herri bat CODES izenekoa. Oraindik ez naiz izan herri honetan, baina aste santu honetan espero dut hurbiltzea. Ea zer aurkitzen dudan.
Dakidanez, Maranchon herri ondoan dago. Codes herria oso oso altua da, 1300 metro inguruan. Hara ailegatzeko bide estu eta korapilotsua zeharkatu behar da. Bere inguruetan miter (Sabina) baso handia dago. Eta Codes inguruan tontor bat dago Codeseko piramide izenenekoa. Esandakoa hurbiltzen banaiz zeredozer gehiago jakingo dut. Agian segurazki ez du edukiko harreman zuzenak Nafarroako Kodes monastegiarekin, baina behintzat izen bera edukita ondo legoke hango biztanleekin hitz egitea, ea zer edo zer komentatzen duten.
Bitxikeria ez bada ere, hor dago.
14:29 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados