29/06/2009
Herrian egonean
Badago zer hobeto baino ekainaren 24an egurdiko ordubiak eta hamarretan zuhaitz baten itzalean izatea?, aulki eroso baten eserita. Bero-bero, erdi lotan, begiak erdi tixita, liburua eskuan, itxita, erdi erorita. Noizean behin, enaren txori batzuen antzerakoak, gabioaien hegazka azkarrek esnarazten naute, eulen eta erletzarren baten zurrunbiloa aldamenean entzuteko, eta hori dena hamaika txori desberdinen abestien artean berriro loerazteko.
Noiz behinka, aize freskoak aurpegian laztantzen dit. Unean unekoa, eta gero gerokoa. Behinik behin ordu laurden bat lo seko egin dut. Zurrunka eta guzti, hegaztien txiokak esnatu arte.
Joarkide
15:31 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados