16/07/2009
Lizarrako kartzelan
Harengandik ikasi genuen txoriei zelatan ibiltzen, ea non jartzen zituzten habiak. Herri inguruan zeuden zuhaitzak, ezpelak eta sasiak kontrolpean geneukan, halaber haiengandik ikasi genuen herriko txoriak bereizten, bai lumaz, baita bere kantuez ere...
Abuztuaren bigarren astean Felipe, Pedro eta hirurok Lizarrako Eskolapioen ikastetxetik eskutitz bana jaso genituen. Eskutitz ofiziala, non esaten ziguten onartuta geundela ikastetxe horretan ikasketak egiteko. Apaigai izateko, alegia. Aitak mekanografiatutako eskutitz dotorea poliki eta familia osoa aurrean ozenki irakurri zuen. Familia aurrean ospetsu sentitu nintzen, aitak lerroak irakurtzen zituen bitartean denak nire begira baitzeuden, Zeredozer garrantzitsua egin banu bezala. Amamak ere nire begira zegoen. Bi aste beranduago beste eskutitz bat jaso genuen. Zer eraman beharko genuke zehazten zuenak: barruko arropa bi pare, bi praka, bi alkondara, igandeetako arropa berria, zapatak eta zapatilak, jertsei bat, bi amantal tzuri-urdin, goilara, sardezka eta kutxiloa gure inizialekin. Amantalak non erosi behar genuen ere eskutitz berean zetorren. Eskutitz hau, berriz, aitak amen batean soilik berarentzat irakurri zuen.
Irailaren 28an ikastetxean izan behar genuela izan zen eskutitz azkenetariko esaldia. Egun horretan "La Estellesa" hartu genuen, eta hirurok batera igaro genuen eskolako burdinezko atea, ixilik, autobusatik jaitsi ginen, urduriak dela eta elkarri berba egin gabe, maleta bana eskuan egin genun geltokitik ikastetxerako bidea. Bele beltz batek ireki zigun kartzelako burdinezko atea, apaiz gazte batek, betaurreko ilunak zeukanak, apaiz gaztea izan arrren, herrian ez genuen zahar ixurakoaz apaiz gaztea zen, aurpegi handiako, bekokia handiagoakoa, ilea alde batera orraztuta, ondo orraztuta gainera, ilea busti bustita, herrian zazpi urteko mutilek generamaten modukoa zeukan ilea orraztuta. Aita Felix zen harrera egin ziguna. Egia esateko hitz atseginak eta beroak baino ez zizkigun eskani.
Burdinsareko ate erraldoia itxi ondoren patioa zeharkatu genuen, umez beteta zegoen, denak ixilik, serio-serio gure begira. Berrogeita hamar haur inguru izan arren ixiltasuna zen nabaria. Patio mutur batean lorategi zaindu eta dodorea zegoen, landaz egindako animaliak horniturik.
Aitak Felixek logeletaraino lagundu zigun. Logela batean berrehun taka ohe jarraia zeuden, bata bestearen jarraian, mesanotxe banarekin. Aita Felipek sakabanatu gintuen, Felipe logelako sarrerako ate ondean utzi zuen, Pedro erdi aldean utzi zuen, eta ni logelako bazter batean, aita Feliperen logelaren ondo-ondoan jarri ninduen. Egun horretan gauri ailegatzea kostatu zitzaion, zer esanik ez egunsentiari, nahiz eta aita Felixek seiterdietan puntu puntuan esnatu gintuen, pasilotik txaloak eginez esnatu gintuen. Denok batera jauzi ginen ohetik, toaila eta jaboia eskuan iturrietara abiatu ginen, hilaran jarrita ur lau tanta aurpegian botatzeko unea tokatu zitzaigun, ohea egin ondoren mezatara joateko.
Hurrengo eguna ere bukaezina izan zen; Felipe, Pedro eta hirurok patioan ibili ginenean elkarrekin geunden, bele beltz batek konturatu arte, gurengana hurbildu zitzaigun hirurok batera ibiltzea debekatzeko. Hitz polit batzuekin gomendatu zigun gainontzeko umeekin ibiltzea, eta debekatu zigun hirurok elkarrekin ibiltzea.
Hamar egun igaro ondoren hasi ziren etortzen gainontzeko ikasleak, lehenengo egunean bigarren mailako ikasleak, eta horrela hurrenez hurren hirugarren mailakoak ailegatu arte. Bostehun ume inguru osatu genuen ikastetxea. Beste apaiz batzuk ere hasi ziren agertzen. Zein baino desatzeginagoak.
Felipe hirugarren egunerako ez zen betiko Felipe, Pedro eta ni ere ez ginen izaten betikoak, baina Feliperena desberdina zen. Tristura barruraino sartu zitzaion, non ez zen hitzegiteko gai ere, depresioak jota baitzebilen. Herrira bueltatzeko mina zeukan. Patioan ere buru makurturik zebilen. Bazter batean, une batean hirurok bildu ginen. Bueltaka ibili ginen denok batera herrira bueltatzeko. Klase desberdinetan jarri gintuzten. Felipe gero eta okerragoa zebilen. Hamar egun igaro ondoren, egun batean patioko goizeko lehenengo atsedenean ez genuen ikusi, zigortuta izango zelakoan geunden, baina bigarren atsedenean ere ez zen agertu, jantokian bere lekua utzik zegoenez aita Felix niregana etorri zitzaidan ea non zegoen Felipe galdezka. Pedro eta biok ikastetxeko errektorengana bidali gintuen, aita Santiagorengana, apaiz txiki bat, gu baino pittin bat altuago zena, ez askoz gehiago. Ea Felipez zer genekien galdetu zigun. Bi zaplastada eman ondoren, gezurra bazen hurrengo egunean herrian Feliperekin izango ginela agindu ondoren klaseetara bidali gintuen, gainontzeko ikasleak futbolean jolasten zuten bitartean gu zigortu gintuzten klasean izaten.
Hurrengo egunetan Pedro eta biok Felipek hartutako bidea hartzeko zalantzan ibili ginen, baina panorama ez zen erraza. Etxera bueltatuz gero, aitak etxetik botako gintuela nahiko garbi geneukan. Ikastetxeko giroa jasanezina izan arren, aiten beldurrak ez zigun uzten beste biderik, eta Felipek ez bultzatzea berak hartutako bideari jarraitzera eskertu genion, baita konplizeak izana ez egin ere.
Gerardo Luzuriaga
10:54 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados