Ok

By continuing your visit to this site, you accept the use of cookies. These ensure the smooth running of our services. Learn more.

22/12/2009

1935eko abuztua

Eliza, elizkizun zibil batzuk egiteko erabili zen, apaizaren eta eskuindarren atzekaberako eta eskandalurako. Eliz eginkizunak erabat aldatu ziren, batez ere egun horretan zebilen apaiza herritik bota zutenetik, eta apaiza berria etorri zenetik.

Gillermo azkarra zen, anarkista izan arren, jarratzaileen abiadurara moldatu zen. Lehenengo momentutik konturatu zen bere aldean zeudenak ez zirela bera bezain eskertiarrak, edo beste hitz leunagoa esanda ez zeudela bera bezain ideologizatuta. Garbi ikusten zuen zeredozer aldatzekotan hasieratik izan behar zela. Baina artista hutsa zen, eta oreka mantentzea zen gizon honen bertutea. Eta poliki-poliki, egunez egun lortu zuen gehienok bere lekura eramatera, eta gehienok zeuden prest alkateak proposatzen zuena gogor defenditzeko. Gillermo gizon azkarra zen lehenengo momentutik bazekiela egindako guztia kolokan zegoela, eta eskuindarren mugimendu batekin egoerari erraz emango ziotela buelta, eta bazekien familia batzuek inoiz ez lukete barkatuko hauteskundeetara aurkeztu izana, eta askoz gutxiago irabazi izana.

Joarkide

Los comentarios son cerrados