15/12/2009
1934ko otsaila
Gillermo herrian lidergoa hartu zuen. Nafarroa osoan askatasunaren ideiak hedatzen hasi zirenetik, herrian Gillermoren alde joan zen pilatzen jendea. Nekazari-erreforma, estatu zibila eta kulturaren aldeko ideiak herritarren artean hedatzen saiatu zen. Baita lortu ere.
Erabateko tradizional herri batean bizi arren, herri kristau sutsu batean bizi arren; batez ere Gillermoren saiakeraren eraginez, poliki-poliki eskuindar muturrekoak izan ezik, gainentzekoek, batik bat lurrak ez zeukatenak, jornalariak haren jarraitzaileak bihurtu ziren.
Hauteskundean ailegatu ziren, eskuindarren ustekaberako Gillermo aurkeztu zen. Erraz irabazi zuen, boto gehienak bere alde izan baitziren. Hamarretik zortzik berari eman zioten botoa. Ezkertiarrak erraz irabazi zuten. Hori ustekabea hori!
Aldaketa andana arrapaladan etorri ziren. Antzerki zirkuitu batean sartu zen herria, eta noizean behin antzerki talde ospetsu bat hurbilu zen antzerki saioa egietera. Maisuak liburutegi txiki bat, berrogeita hamar liburu inguru sortu zen, liburuak etxez etxe ibili ziren, udaleko batzarrak irekiak izan ziren, herriko guztiei eman zien aukera herriko gaietan parte hartzeko, larunbatetan auzolagun ekintza batzuk jarri ziren martxan familia batzuen beharrak biguntzeko.
Halaber, udaletatik neurri erabakigarriak hartu zituzten, besteak beste, komunalak lurrik ez zeukatenen artean banatu zituzten, basoen lanak soilik beharrei eman zioten...
Herrikoia
22:52 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados