08/01/2010
1936ko uztaila
Egun hortatik aurrera akabo erresistentzia. Gurdi batean bildu zituzten bere jabetzak, eta gau batean betiko herritik ihes egin behar zuten. Gaiontzekoak, behartuta, eraz eta agudo egokitu behar ziren erregimen berriaren aginduei. Eliza berriro bete zen, maisu berria izendatu zuten, duela bi urte bidalitako apaiza ere bueltatu zen. Eta ezkertiar kutsu zeukatenak egun batetik bestera eskuindar sutsuenak bihurtu ziren, halabeharrez jakina, jauntxoen beldurrak eta apaizen mahatsuak ez ziren txantxetakoak.
Eskuindarrek gau soil batean lortu zuten familiengan gehienetan beldurra barruraino sartzea. Bi azken urtetako ideia liberalak, kultura eta askatasuna falangistek egun batean, txantxetan ibili barik, buelta eman zioten. Kolokan jarri zuten erregimen demokratikoa, biolentziaren, indarren bitartez eta elizaren laguntzaz aman batean herrikoi guztiak jarri zuten haien mende.
DIRUA, ERLIJIOA, ETA ARMAK lagun erraz betiko menperatu zuten herria, herritarren ideiak eta ilusioa errotik mozteko.
Joarkide
18:23 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados