07/01/2010
1936ko apirila
IRAULTZA hitza denon ahotan ibili arren, gauza pilo errotik aldatu arren, onartu behar da bi urte oso denbora gutxi dela aldaketak finkatzeko. Eta horrela izan zen.
Goiz batean giroa erabat trakestu zen. Lizarran falangistak eta erreketeak kalera irten ziren eskopetak eskuan, Alkatea hil zuten goiz horretan. Nafarroako Erriberako herrietako CNTko eta UGTko jarraitzaileak euliak izango balira bezala akabatzen ari ziren. Gure herrian, hiru gizin hartu zuten preso, bi egun ondoren horma baten kontra jarri zuten eta han bertan hil zuten.
Gillermo, eskuindarren jarrera bortitza ikusi bezain laster, bere familiarekin herritik ihes egin zuen, gainontzeko zinegotziak bizitza salbatu ziren bide berbera hartu zutelako. Giroa ez zen txantxetakoa. Apaiza, eta sakristaua arma gerrikoan ziren lehenongoak kalez kale irten zirenak, herrikoi ezkertiarrei beldurtuz. Apaiza, sakristaua eta urdinez jantzitako 6 gizon kanpotar pozik ezin kabiturik ibili ziren familiak uxatzen. Maisua izan zen aurre egitea ausartu zen bakarra, ea zein zen egin zuten gaitza behin eta berriro galdetu zien. PAKEA , pakea da jartzera etorri gara errepikatzen zuen apaizak irrifarrez, Jainkoaren legea oihukatzen zuen... dagoeneko zuk eta zureak infernuan izan beharko zenukete. Maisuak, harro eta sendo Jesukristoren bizitzaren gertaera batzuk gogoratu zion apaizari, bereziki pobreen aldeko pasarte batzuk. Honez gero apaiza ez zegoen maisuaren adierazpenak entzuteko prest, kalean baitzegoen oihukatzen eskopeta eskuan. Urdinez jantzitako batek eskopetako kulatarekin sabelean golpe bortitza eman zuen, maisua lurrera bota zuen, minduta eta mugitu ezinean uzte zuen eskuindarrak hortik joan arte.
Herrikoia
12:33 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados