07/01/2011
Nafarroa, gure Nafarroa
Nafarroa, gure Nafarroa
Ahoa eta bihotza puzten zaigu,
Nafarroa hitza entzun orduko.
Errealitatea, berriz, tristea da, oso tristea.
UPN eta PSN taldeak egiteko gai direna ez baitira Nafarroako alderdi abertzaleak.
Aralarrek emandako azalpenak eskasagoak baino eskasagoak izan dira.
Ez dut esaten arrazoiak eta argudioak ez dituztela edukiko emandako erantzuna emateko.
Badakigu politikan ezer ez dela batere erraza, eta inork ezin duela ulertu golpe batean.
Oraingoa ez da soilik oraingoa, politikoek aurreko aurtetan gertatukoei ere erreparatzen baitiete.
Eta horrela izanda oso zaila da, edozein arazotan aurre egitea, hamaika ñabardura dagoelako.
Dena den Aralarrek hartutako erabakia ezin okerragoa izan delakoan nago.
Aralarrek atea itxi dio Ezker Abertzaleari, Aralarrek Nafarroa Bain sartzeko aukera itxi baitio, eta eztabaida eta prozesuari uko egin dio. Eta hori egin du erabakien zergatiak azaldu barik.
Berriro diot, politikan hamaika ikusteko jaio gara, eta gainera ez pentsa ematen duen hain sinplea dela, dena daukate bere azalpenak.
Baina orain Aralarrek hartutako erabakia tristuraz hartu dut. Eta oker daudela esaten diot. Denboraren poderioz arrazoia emango didatelakoan nago.
Sinesgarritasun osoa galdu dute. Zergatik ez dira ausartu erabakien zergatiak azaltzeko?, denok jakin dezagun zeintzuk dira hauteskeundetara elkarrekin joateko kontrako argudioak. Zur eta lur utzi nau EAJrekin, PSNrekin edozein hitzarmena sinatzeko arazorik ez daukan alderdi politikoak, Ezker abertzalearekin kriston arazoak edukitzea, zirrikitu eta ñabardura guztiak aztertu behar.
Esan norekin ibiltzen zaren eta esango dizut zein zaren.
Joarkide
17:13 | Permalink | Comentarios (0)
Los comentarios son cerrados